Adin txikikoentzat jokoan aritzea debekatuta dago, baina, hala ere, Nafarroan 14 eta 18 urte artekoen artean %32 aritzen da jokoan. Ludopatiaren prebentzioan eta laguntzan aritzen da Aralar Elkartea 1996tik. Nafarroako Gobernuak prest duen Jokoaren Foru Legea "hutsune" askorekin datorrela uste dute.
Ernai erakundeak egindako bideoan ikus daitekeenez, 16 urteko gazteak arazorik gabe jokatzen du RETA enpresak Azpeitian ireki duen apustu etxean
Urtarrilaren 1etik aurrera apustu etxeak debekatzearekin bat, jokoak kalteturiko pertsonentzat errehabilitazio zentroak zabalduko ditu Albaniako Gobernuak.
Ez Azpeitian eta ez beste inon apustu etxerik nahi ez dutela aldarrikatu dute ostiralean (hilak 15) Balentina Agirre plazan dagoen apustu etxearen parean egindako elkarretaratzera bertaratu diren lagunek. Elkar-ekin taldeak deitu du kontzentrazioa, eta lan-eremu ezberdinetan... [+]
“Izaera asanblearioa eta gazte perspektiba edukiko duen dinamika honen helburua, ludopatia eta beharrizanak aprobetxatuz gazteria galbidera eramaten duten enpresa hauei aurre egitea da”, azaldu dute Bilboko gazte prekarioen asanbladako kidek.
EAEko gazteen %29,2k azken urtean kirol apustuetan dirua jokatu izana aitortu du eta %5ek arazo larria izan lezake praktika horrekin, menpekotasuna garatzeko arriskua izateraino, Deustuko Unibertsitatearen inkesta baten arabera.
Gorantz doa bai apustu etxeetan eta baita internet bidez dirua jokoan jartzen duten pertsonen kopurua. Nafarroako Gobernuak iragarki eta baita apustu etxeen kokapen eta irekieraz neurri murriztaileak nahi ditu. Iaz 342.19 milioi euro jokatu ziren Nafarroan.
Jokoak sortzen duen menpekotasunaz azterlana egiteko eskatu du EH Bilduk, eta apustu-makinetan aplikatzea tabako-makinetan erabiltzen den sistema bera, "adingabeen kontsumoa eragozteko".
Joko eta apustu aretoen kopuru geroz eta handiagoaren inguruko eztabaida gurera ere heldu denean, Judimendi edota Azpeitiko kasuek erakusten duten moduan, Valladolideko (Espainiako Estatua) Udaleko alderdiek aho batez onartu dute lokal horien hedapena mugatzeko neurriak... [+]
Gure herrietako denda eta ostatu ugarik itxi dituzte ateak, eta zabaltzen ari dira joko-areto berriak, kirol-apustuen gerizpean nagusiki. Geroz eta gazteago murgiltzen gara jokoan, neurri handi batean Internetek –telefono mugikorrak– eskaintzen duen erosotasun eta... [+]