Gorputz hotsak

Pertsona lodiek lodiak izateagatik bizi izan duten eta bizi duten indarkeriaren inguruan teorizatzeko espazio bat sortzea du helburu ‘Nadie hablará de nosotras’ podcastak. Cristina de Tena (Madril, 1990) eta Lara Gil (Fuenlabrada, Espainia, 1988) aktibista lodiek urteak daramatzate lodifobiaz hausnartzen, umorea eta kritikotasuna ardatz. Egindako ibilbideaz mintzatu da De Tena. Nafarroan izanen dira martxoan.

2023-12-19 | Hala Bedi
Gasteizko antzokietako eserlekuetan ez dira kabitzen gorputz lodiak

Lodifobiaren aurkako hitzaldira joan eta jabetu ziren antzokiko eserlekuak ez zirela irisgarriak pertsona lodientzako. Horregatik, protesta egin zuten bertan, eserlekuak seinalatu eta sarrera oztopatuz.