Igandean egin du erreskatea Aita Mari salbamendu ontziak. Azaldu dute Siriatik etorritakoak direla gehienak, baina badaudela haien artean Egiptotik, Nigeriatik eta Bangladeshtik etorritakoak ere. Aita Mari ontziari Ravennako portuan lehorreratzea agindu dio Italiako Gobernuak. Aurreikusi dute ostiral gauean lehorreratuko direla.
30 migratzaile desagertuta daude eta hamazazpi salbatu dituzte Libiako kostaldean, merkataritza ontzi bat migratzaileak erreskatatzera joan eta azken horien ontzia irauli ostean.
Asteazken goizaldean egindako erreskatearen ondotik, 28 pertsona daude Aita Mari ontzi barruan, atzo beste 11 pertsona erreskatatu baitzituzten. Aita Marik ohartarazi du posible dela datozen orduetan erreskate gehiago egotea, itsasoaren egoerak hobera egin baitu.
Mugarik Gabeko Medikuek salatu duenez Europar Batasunak daraman migratzaileen kontrako politikaren ondorioz dozenaka lagun hil dira azken egunetan Mediterraneo itsasoan. 2014tik 23.000 migratzaile hil dira Europa Mendebaldeko herrialdetara igaro nahian, erakundearen arabera.
Hamabost bat metroko luzeerako txalupan 280 migratzaile zeuden, eta Aita Mari ontziak erreskatean parte hartu du. Italiako Lampedusa uhartetik gertu zegoen txalupa, noraezean, eta itsaso mugitua zegoenez, Italiako kostazainen hiru ontzik gauzatu dute erreskatea; Lampedusan... [+]
Libian zerutik bonbak erortzen direnean, hasten da nork jaurti dituen asmatzeko jokoa. Han esku hartzen duten atzerriko bost estatuetatik edonor izan daiteke arduraduna, edo Libiako bi gobernu lehiakideen bi aire armadetako bat. Sarri hauetako batek ere bere gain hartzen du,... [+]
Joan den martxoan drone batek autonomoki egin die eraso gudari humanoei, Nazio Batuen Erakundeak iragarri duenez. Libiako gerra zibilean gertatu da, Tripoliko gobernuak darabiltzan robot turkiarrek hainbat soldadu arerio hil eta gainerakoak ihes egitera behartu dituztenean... [+]

Turkia eta Europaren arteko tira-birak jazo dira Mediterraneo erdialdean, Libiako gatazkarekin lotuta. Herrialdean, bitartean, porrota jasan du Khalifa Haftarren Libiako Armada Nazionalak Tripoliko gudan, eta frontea herrialdearen erdialdera desplazatu da.
Migrazio krisiak Europan duen eraginaz asko idatzi da, baita iheslariek bizi izandako egoera gordinez ere. Ahaztu zaigun arren, libiar xumeek ere pairatzen dituzte fenomeno horren ondorioak, eta ez dira makalak.