56 urteko garraiolari lesakarra hil zen lanean Irunen, kamioia kargatzen ari zela. Transportes Etxetrans enpresako langilea zen. Aurten 11 garraiolari hil dira lanean, horietariko asko, azken hau bezala, bihotzekoak jota LAB sindikatuak ohar batean jakinarazi duen bezala. Atzokoarekin, gutxienez 54 laneko heriotza izan ditugu urte hasieratik Euskal Herrian.
Lesakako Txozna Batzordeak gutun bat idatzi du Lesakako herriari zuzendua, astelehenean GKSk zabaldu ostean herri horretan ere "beto politikoa" jasan dutela. "Zaila egiten zaigu ulertzea zergatik dagoen Txozna Batzordean parte hartzeko interesa, bertan dauden... [+]
Lanera bidean zihoan 61 urteko gizona. Sindikatuak salatu du patronalak alde batera uzten dituela “in itinere” gertatutako heriotzak, baina ohartarazi du estatistika ofizialek erakusten dutela laneko heriotzen erdiak desplazamenduetan jazotzen direla.
Led Silhouette dantza taldearen izenak erakusten du Martxel Rodriguez eta Jon López sortzaileen filosofia: led argia da. Argi ona, berria, baina jasangarria aldi berean. Silhouette, beste gauza batzuen artean, euskal abizena ere bada (Ziloeta, Xiloeta), hala ere izen... [+]
Lesakako Laminaciones enpresan amiantoarekin jardun zuen langile baten familiari kalte-ordaina ordaindu dio enpresaren ondorengoetako batek. Horrelako zerbait lortu duen lehenbiziko kasua da Nafarroako lantegi horretan.
Ene baitan bizi da (Elkar, 2020) eleberria kaleratu berri du Maddi Ane Txoperena Iribarrenek (1994, Hendaia). Baztan eta Bortziriak eskualdeetako hainbat emakumek 40ko hamarkadatik 70eko hamarkada bitartean bizi izan zutena azaleratu eta hein batean aitortu nahi izan du... [+]
200 metroko 11 haize errota paratu nahi dituzte bertan dauden 40 etxebizitza eta kultura eta natura ondarea kontuan hartu gabe. 3.433 sinadura bildu dituzte lesakako Hirigintza Ordenantzaren aurka doan proeiktuari aurre egiteko.
Joan den ortziralean Lesakan egindako bilera jendetsuaren ondotik, aste honetan Bortzirietan eta Oiartzunen eginen dituzte informazio-bilerak.
Nordex Energy Spain enpresak Lesakako Agiña eta Gardelegi inguruan parke eoliko bat eraikitzeko asmoa du. Lesakako parke eolikoaren kontra Endara Bizirik plataforma sortu dute Auzoberriko bizilagunek.
Goiener eta Nafarkoop kooperatibetako bazkide egin da eta zenbait proiektu ditu esku artean.
Patxi Ruiz presoarekiko elkartasunez, 48 orduko baraualdia egiten ari da. Ez gose greba mugagabea.