Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza taldeko Anne Zubiarraini galdera batzuk luzatu dizkiogu.
Dinagu kolektiboak Biziola kooperatibarekin elkarlanean antolatuta, Euskal Herriko emakume sortzaile eta ekoizle txikien Gabonetako azoka egingo da abenduaren 16an eta 17an Lazkaon. Larunbatean 31 sortzaile bilduko dira, eta igandean beste 30 desberdin.
Josebe Blancok Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain liburua kaleratu du ARGIAko Bizi Baratzea sailean. Berau aurkezteko lehen hitzaldia azaroaren 7an Antzuolan emango du, artzaina artaldearekin bizi den Pikunieta baserria kokatuta dagoen udalerrian. Maria Eugenia Irazabalekin... [+]
Gerriko kultur elkarteak antolatuta, urteroko azokarekin hitzordua dute lazkaotarrek, abenduaren 16,17 eta 18an. Musika emanaldiak, tailerrak eta buruhandiak ere izango dira asteburuan.
Finantza-zerbitzu etiko eta solidarioen kooperatibak topaketa irekia antolatu du larunbatean Biziola gunean, hausnarketa prozesu zabalago baten barruan, trantsizio energetiko justu bat lortzeko finantzen alorretik zer egin daitekeen aztertzeko.
Lazkaoko Biziola Fabrikan Lurralde Kooperatibak Josten jardunaldiak egingo dituzte urriaren 6an eta 7an, OlatuKoopek Mondragon Unibertsitateak eta GEZKIk antolatuta. Esperientzia kooperatibo eraldatzaileak ezagutuko dituzte topaketa horretan.
Euskal Errepublikaren gogoa ez da abertzaleon asmo berria, gaur goizean asmatutakoa. Tradizio historiko luzea duen aldarrikapena baizik. Sabin Arana jaio baino 130 urte lehenago, XVIII. mendean, hau idatzi zuen Aita Larramendi andoaindarrak: “Zergatik euskarak ezin du bere... [+]
Pasa den martxoaren 12an aurkeztu zuten Goierriko kooperatiba eraldatzailea eta, orain, herriz herri aurkezpenak egingo dituzte, proiektua aurrera ateratzeko beharrezkoak dituzten 500 bazkide lortu asmoz. Eskualde “burujabeago, iraunkorrago eta orekatuagoa” bermatuko... [+]
Lazkaoko Santa Ana komentuko horma batean zegoen 36ko altxamendu faxista goresten zuen inskripzioa. Memoria Historikoaren Legearen aurkakoa zelako kendu dute.
Herrietako betiko esne banatzaileak aspaldian hasi ziren galtzen, baina Iztuetako kideek jakin dute haien produkzioa eta salmenta modua garai berrietara egokitzen. Oinarrian, baina, filosofia bera izaten jarraitzen dute: denboran iraungo duen ekoizpen jasangarria egitea.
Iñaki Muruak eta Mikel Mendizabalek emandako hitzaldia Lazkaoko Gerriko elkartean, Lazkao Txiki hil zeneko 25. urteurrenean.