2.000 lagun baino gehiago mobilizatu dira Laudion Guardianen itxiera aurka

Guardianeko enpresa batzordeak eta SOS Aiaraldea plataformak deituta, mobilizazio jendetsua egin dute Laudion, Laudioko lantegiaren itxiera salatzeko. 2.000 herritar baino gehiagok giza-katea egin dute lantegia inguratuz.


Guardianeko langileek mobilizazioekin jarraituko dute, instituzioen "promesa faltsuen" aurrean

Asteazkenean ekin zion Laudioko enpresak labea hozteko prozesuari, Eusko Jaurlaritzako teknikarien bermearekin. Langileak haserre eta "engainatuta" azaldu dira erakundeen jarrerarekin: "Gu babestera joan eta langileen ondoan egon behar zuena, ez da egon"... [+]


Labea itzaltzeko prozesua eten dute Guardianen, zuzendaritzak azalpenak eman bitartean

Asteazken goizean goizetik Guardianeko dozenaka langile elkarretaratu dira Laudioko lantegiaren aurrean, eta inguruko enpresatako beharginak ere batu zaizkie elkartasunez. Guardianek asteazkenean labea itzaliko duela adierazi du eta hori oztopatzeko asmoz bildu dira. Enpresa... [+]


2025-01-28 | Leire Ibar
Greba mugagabea hasiko dute Guardianeko langileek

Laudioko lantegiko zuzendaritzak astelehen honetan jakinarazi dio enpresa batzordeari behin betiko itxiko duela enpresa. Urtarrilaren 29an abiatuko dute ixteko prozesua. Egun berean egingo dute elkarretaratzea langileek eta ostegunean hasiko dute greba.


2025-01-28 | Aiaraldea
ELAk epaitegira jo du, Guardianek ez dezan labea itzali Laudioko lantegian

Sindikatuak premiazko kautelazko neurrien demanda aurkeztu du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegian, ekidin dezan enpresaren erabakia egikaritzea.


2025-01-22 | Aiaraldea
Guardian enpresak Laudioko lantegia itxi eta 171 langile kaleratuko dituela iragarri du

Guardian multinazionalak adierazi die langileen ordezkariei Laudioko lantegian duen labea itxiko duela eta, ondorioz, behargin guztiak kaleratuko dituela. Dirudienez, uztailean etengo du behin betiko jarduera.


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
"Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea"

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


"Tratu iraingarria" salatu dute Laudioko San Roke adinekoen egoitzan

"Duintasuna urratzerainoko gertakariak" sarri errepikatzen direla seinalatu dute egoitza horretako senideek Arabako Foru Aldundiari bidalitako gutunean. Aldundiak dio egoera ez dela "hain larria".


Sinadura bilketa abiatu dute Aiaraldean “osasun sistema publiko eta duina” eskatzeko

Sinadura bilketa abiatuko dute Aiaraldea osoan osasun sistema “publiko eta duina” aldarrikatzeko. Hala jakinarazi dute gaur goizean Urduñako Kontsultategiaren aurrean eginiko agerraldian. Aiaraldeko hainbat herritako bizilagunak bildu dira bertan, Osakidetzan... [+]