Larraulgo eskolan da hitzordua, azaroaren 27an, 17:30ean. 'Superbotereak' liburuaren egile Koldo Rabadan ez ezik, hitzaurrea idatzi duen Nora Salbotx eta hainbat kide izango dira mahaiaren bueltan: Ainhoa Azpirotz (Hik Hasi-ko koordinatzailea), Irati Manzisidor (Euskadiko Eskola Txikien koordinatzailea) eta Maitane Telletxea (Zizurkilgo Mendigain eskolako zuzendaria).
2008tik martxan dago eskola zerbitzua, baina orain artean Asteasuko Pello Errota ikastetxearen "urruneko ikasgela" izan da. Ikasturte honetan aitortu dio Hezkuntza sailak eskola izaera eta lorpen hau ospatu dute irailaren 17an, orain arteko ibilbidea errepasatuz... [+]
PSE-EE alderdiak Larraulen aurkeztutako zerrenda horretan ez dago pertsona bakar bat ere herrian bizi denik. Beste hautagaitzarik aurkeztu ez denez, Udalean informazio eske galdera sartu du herritar batek.
2015eko azaroaren 18an piztu zuten Gipuzkoako Larraulen XVI. mendean erabiltzen zen erako karobia, harrizko ganga batean oinarritua. Ekomuseoko lagunek prozesu osoa jaso dute bideo honetan.