AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".
Iruñeko Lan Arloko Epaitegiak frogatutzat eman du hildakoak amiantotik babesteko baliabiderik gabe lan egiten zuela. Aurretik ere antzeko kasu bategatik epaitu zuten Fagor Ederlan Tafalla enpresa.
Lan istripuak eta laneko gaixotasunak horiek prebenitzeko neurriak baino garestiago bilakatu nahi ditu enpresentzat Bidelagun Fundazioak. Izan ere, Hego Euskal Herrian urtero 50 pertsona baino gehiago hiltzen dira lan istripuen ondorioz, eta heriotza horietako bakoitzeko beste... [+]
Lan Segurtasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Egunean, gehiengo sindikalak manifestazioak egin ditu Bilbon eta Iruñean, lan ezbeharren kopuruak gorantz jarraitzen duela eta horren atzean prekarietatea dagoela salatzeko. CCOO eta UGT ere Bilbon mobilizatu dira.
Forging Steel Products burdingintza enpresan bihotzekoak jota hil da 46 urteko langilea, maiatzaren 3an.
Apirilaren 28a Lan Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko eguna dela-eta, mobilizazioak antolatu ditu gehiengo sindikalak Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Pandemia egoeran langileen osasun eta bizi baldintzek okerrera egin dutela salatu dute eta lan osasuneko politikak errotik... [+]
Pandemia honek absentismoa areagotu duela dio Confebaskek, mesedegarriak zaizkien gezurrak zabalduz
Sindikatuek ohartarazi dutenez, nahiz eta 2020eko datu ofizialek hobekuntza txiki bat iragarri duten lan-istripuen arloan, horiek ez dira jarduera ekonomikoaren neurri berean jaitsi. Eta heriotza kopuruak gora egin du: 3 hildako gehiago izan dira 2020an, aurreko urtean baino... [+]
Enpresak EAEko Justizia Auzitegi Nagusian jarritako helegitea kendu du eta indemnizazio osoa ordaindu beharko dio 2008an amiantoagatik hil zen langilearen familiari.
Lehen Arreta aktualitatearen aurreneko lerroan kokatu dute prekarietateak, lan zama handiek, behin-behinekotasunak eta baliabide faltek. Osasun sistemaren oinarria da, eta kalitatezko zerbitzua inoiz baino gehiago aldarrikatzen den garaiotan, badirudi ez EAEk ez Nafarroak ez... [+]