22 talde gehiago iragarri dituzte Lakuntzan uztailean izanen den HatortxuRockerako: Bad Sound, Dupla, Su Ta Gar, Chuleria Joder!, Brigade Loco, Leihotikan, Burutik, Tribade, Maskak, Les Testarudes, Non Servium, Añube, Dj Plan B, Gatibu, DJ Trapella, La Jodedera, Süne, Maruxak, Ibil Bedi, Sukena, The Lio eta Kaotiko. Euskalerria Irratian HatortxuRockeko kide Garazi Castañok eman ditu xehetasunak. Argazkian klik eginda entzun daiteke elkarrizketa.

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Lakuntza
2017-08-01 | Hatortxu Rock
Mila esker Euskal Herria! Dudarik ez, lortuko dugu!

Iritsi bezala joan da Hatortxu Rock? Ez. Askoz indartsuago gaude, askoz gehiego gara. Etengabe errepikatu dugu Hatortxu Rock 20 erronka erraldoia zela eta lortu dugu. Zuei esker lortu dugu. Eta hau egiteko gai bagara, zer ez dugu egingo ba? Etxera ekarriko ditugu, noski baietz.


Hatortxu Rock 20 argazkitan

Milaka lagun batu dira Lakuntzan Hatortxu Rock ekimenaren 20. urteurrenarekin bat eginez. Ekinklik kolektiboaren argazkiak segidan.


2017-08-01 | Guaixe .eus
Hatortxu Rock 20: Kolosala izan da

Igandean agurtu zen Hatortxu Rock, Euskal Herriko elkartasun jairik erraldoiena. Azkena izan dadila, hori antolatzaileen eskaera, "Nahikoa da, denak etxera!" izan baita aldarri nagusia. Facebooken duzue jaialdiaren jarraipena.


Hatortxu Rock
Mugarri izateko bidean

Ostegunean hasi eta igandera arte, Hatortxu Rocken hogeigarren edizioa ospatuko da Lakuntzan. Antolatzaileen arabera, Euskal Herrian sekula egin den elkartasun jaialdirik handiena izango da. Musika izango da nagusi, baina hitzaldiek eta mendi martxek ere izango dute tokia.


2017-07-26 | Xalba Ramirez
84 talde izango dira 20. Hatortxu Rocken

“Inoizko elkartasun jaialdirik handiena” egingo dute asteburu honetan Lakuntzan. Lau egunez 84 musika taldek osatutako kartelean, euskal eszenako talderik garrantzitsuenez gain, espresuki jaialdirako batu diren zazpi talde izango dira.


2017-07-04 | Hatortxu Rock
Hatortxu Rock 20, auzolana da gure altxorra
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

Uztailaren 27tik 30era izango du Hatortxu Rockek 20. edizioa. Indarrak batuz, "euskal preso politiko, iheslari eta deportatu guztiak etxera ekartzeko, Euskal Herriak ezagutu duen elkartasun jaialdirik handiena" antolatu nahi dute.


2017-06-16 | Topatu.eus
Preso, iheslari eta deportatuen aldeko martxa egingo dute uztailaren 20tik 27ra, Gernikatik Lakuntzara

'Kalera, kalera' dinamikak antolatuta egingo dute udako kalera martxa, festa giroan. Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroa zeharkatuko ditu ibilbideak, eta jaia ere izango dela jakinarazi dute.