Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan dituen 6.300 metro koadroak erabiliko ditu Kutxa Fundazioak espazio berriarentzat eta 15 milioi euroko aurrekontua du proiektuarentzat. 2026ko udazkenean ireki asmo dute Atenea, eta hori baino lehen itxiko dute Miramongo Eureka zientzia museoa.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
KutxaPasa dira gaizkiulertuak, murrizketak, dimisioak, paralisia, obrak eta beste hainbat gorabehera: aste honetan zabalduko ditu ateak Donostiako Tabakalerak, kulturgune dinamiko izateko asmoz. Ontzia edukiz beteko duten erakundeen aukerak aztertu ditugu.
Donostiako Lehen Instantziako Zortzigarren Epaitegiak atzera bota du EH Bilduk Xabier Iturbe Kutxako presidente izendatzeko prozeduraren aurka aurkeztutako salaketa. Epaileak ebatzi duenez, Iturbe Kutxako presidente berri izendatu zuen batzarraren erabakia atzera botatzeko... [+]
Kutxako presidentea aukeratzeko prozesuan izandako ustezko irregulartasunen inguruan azalpenak emateko deklaratu du Kutxaren Presidente Xabier Iturbek epaitegian. 2012ko batzarrean aukeratu zuten presidente. Hautaketa prozesuan gorabehera handiak izan ziren eta EH Bilduk... [+]
58 pertsonako taldeak Gipuzkoa Garaile ekimena abiatu du. “Gizarte zibiletik sortutako ekimena da, etorkizuneko erronkei hausnarketa kolektiboa egitetik sortu da”, adierazi dute.
Hipoteka maileguen erreferentzia indizea (HMEI) aplikatzeagatik jarri dizkioten salaketek aurrera eginez gero, Kutxabankek 100 milioi euro itzuli behar dizkie kaltetuei, HMEI Stop Gipuzkoa plataformak egindako kalkuluen arabera. Indize hori 2013an desagertu zen, baina entitateak... [+]
Aurrezki kutxa izateari utzi eta banku fundazio bihurtu da Kutxa. Batzar orokorra desagertuta, 11 kideko patronatuak zuzenduko du erakundea.
Kutxabank “publiko eta soziala” aldarrikatzeko mobilizazioak deitu dituzte hainbat eragilek ostiral honetarako.
Kutxaren zuzendaritzak erabaki du batzar orokorrean ez eztabaidatzea Gipuzkoako Aldundiaren proposamena, Kutxa banku arrunt bilakatzea lekarkeena. Eskaria EH Bilduren ildoko Kutxako kontseilari orokorrek egin zioten Xabier Iturberi, Administrazio Kontseiluak proposamena... [+]
Urriaren 24an Kutxaren batzar orokorrak banku fundazio bihurtu ala ez bozkatuko du. Erabaki garrantzitsu horren aurretik bildu gara finantza erakundeko lehendakari Xabier Iturbe Otaegirekin (Pasaia, 1963), Kutxak eta Kutxanbankek hartuko duten norabideaz galdezka.
ARGIArekin izandako elkarrizketan (2434. zenbakian argitaratuko da) Xabier Iturbe Kutxako lehendakariak onartu du banku fundazioan aginduko duten patronoak legez ezin dituztela Gipuzkoako Batzar Nagusiek izendatu, baina hala izan dadin “mekanismoa” sortu dutela... [+]