Lualaba eskualdean dagoen meatzean jendeak tiro hotsak entzun eta ihesean hasi denean, egurrezko egitura bat eta lurrazala behera erori dira. Kongoko Errepublika Demokratikoko Gobernuak oraingoz 40 hildako zenbatu ditu baina dozenaka desagertu daude eta ehundik gora izan daitezke bizia galdu dutenak, bertako iturrien arabera. Herrialde horretatik esportatzen da munduan kontsumitzen den kobaltoaren %76, eta zati handi bat legez kanpo erauzten da esplotazio baldintzetan, atzerriko multinazionalak... [+]