ARGIAren egitekoen zerrendan tik bat gehiago. Duela kasik hamabost urte bururatutako ideiari forma ematea kosta da, baina eman zaio, eta inprentatik irtetear behar du dagoeneko. Euskal prentsak 1869tik 2000ra ekarritako zenbait kronika gogoangarriren bilduma egin du Koldo Izagirrek (Altza-Pasaia, 1953). “Harribitxiak” dira, historia ulertzeko gako, besteren artean Lehen eta Bigarren Mundu Gerrak euskaraz ere kontatu zirenen adierazle. Oro har, behin baino publikatu ez diren kronikak... [+]
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Koldo IzagirreKoldo Izagirre ::Euzkadi merezi zuten
Susa
orrialdeak ::104
prezioa ::15€
Koldo Izagirreren literatura lotu izan da portuarekin (+1, haren bibliografia begiratzea besterik ez dago), politikarekin (0, literatura guztia ez al da politikoa, are politikotik ezer ez duela ematen duena ere?), zailtasunarekin (-1, errazkerian ez ote den erortzen gaur egungo... [+]
Koldo Izagirreren Mendearen umeek munduari desafio hitzaldiak ireki zuen maiatzaren 21ean Zerukotik lurrekora zikloa. 70 lagun inguru elkartu ginen Donostiako San Telmo Museoan, ARGIAren mendeurrena ospatzeko antolatutako zikloaren lehen ekitaldira. 1958 eta 1964 urteen arteko... [+]
Koldo Izagirren idazlearen eskutik eta Susa argitaletxearen babesarekin sortu da proiektua. Hogeita bat ipuin jasotzen ditu momentuz.