Askatasunari buruzko historia hau Siriako gerlako Kurdistango frontean gertatzen da. Arian komandanteak Kobanerantz gidatzen du emakume-batailoi bat, ISISen menpe daudenak askatzeko asmoz. Arianek, oso gazte zela, ikusi zuen sexu-indarkeriaren biktimek jasandako tratu basatia eta bere esku dagoena egiten du bere adiskideek borrokaren zentzua aurki dezaten: hurrengo belaunaldiko emakumeentzat askatasuna.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Kobaneren erresistentziaZine Kurduaren II. zikloa datorren astelehenean hasiko da Bilbon. Kurdistan begiratuz izenarekin, hiru film ikusteko aukera egongo da.
Martxoaren 25ean Durango eta Kurdistango Kobane hiria senidetzea ospatuko dute, Plateruenean egingo den jaialdi bategaz. Izan ere, egun bat lehenago, barikuan, egingo dute senidetzeko ekitaldi ofiziala udaletxean. Kobanez gainera, Bartzelona ere senide lez hartuko du... [+]
The Silent Revolution (Iraultza isila) Sirian bizi diren 3 milioi kurduak aurrera eramaten ari diren borrokari buruzko dokumentala da. Siriako kurduek beren aitorpen politiko eta kulturalaren alde borroka egiteko baliatu dute Siriako guda, eta horrela, orain 50 urtetik... [+]
Kobane hiriarekiko nazioarteko elkartasun eguna ospatu da azaroaren 1ean. Elkartasuna adierazteko manifestaldiak izan dira munduko hainbat hiritan, besteak beste: Frankfurt, Bartzelona, Buenos Aires, Madril, Helsinki eta Iruñean.
Michel Allison Kurdistango kongresuko emakumeen ordezkariari harrera egin diote Durangoko udaletxean, eta Kobane hiri kurdua Durangogaz senidetzeko lehen pausoa izan da. Duela pare bat hilabete, Durangaldeko zazpi lagun Kurdistanen egon ziren, eta hortik dator ekimena. Emakume... [+]
Kobanetik Estatu Islamikoa bota ostean, sarean ikusgai daude kurduen poza agerian uzten duten bideoak. Irudi hauek ikusteko gune aproposa da YPG Emakumeen Defentsarako Unitatearen Facebook orria.
Kurduek Estatu Islamiarra kanporatu dute Kobanêtik (Rojava), 132 eguneko erresistentziaren ostean. Borrokan 1.607 pertsona hil dira, gehienak ISISeko kideak, Públicok argitaratu duenez.
Borrokalari kurduek Kobanêko Mistenur muinoa askatu zuten joan den astean,... [+]
Kobanên (Kurdistan) Estatu Islamiarraren aurkako erresistentzia emakumeek gidatzen dute. YPJ Kobanêko komandanteetako batek, Gülistan Kobanêk, elkarrizketa bat eskaini dio Firatnewsi.
Euskal Herrian dago berriro Karlos Zurutuza kazetari freelance-a, Afganistanen, Sirian eta Kurdistanen ibili ostean. Info7 irratian hitz egin du kurduen egungo egoeraz eta Estatu Islamiarraren aurkako borrokaz.
Kobane hiri kurduaren aldeko manifestazioak egin dituzte mundu osoan. Kobane siriaren menpeko Kurdistanen dago, hiru aldetatik Estatu Islamikoak inguratuta dauka eta laugarrenean, Turkiarekin muga egiten du. Bilbon ere manifestazioa egin dute, Herrikolorek egin duen bideoan... [+]