Carlos Santiago Moreta Cachiguango. Kitxua hiztuna

Carlos Santiago Moreta kitxua hiztuna da gaur egun. Ekuadorreko Otavalo herrian jaio zen, Imbabura probintzian. Gaztetxo zela sartu zuen muturra Imbaburako Kitxua Gazteen Elkartean. Han jabetu zen hizkuntzaren garrantziaz. Indigena bai, baina ez zuen etxeko hizkuntza hitz egiten. 12 urterekin hasi zen hizketan, eta gaur egun, hizkuntza biziberritzeko lanean ari da buru-belarri.

2018-12-07 | Garabide
arNASA txiKITXUAK: Andeetako bi hizkuntzari eutsi guran
MULTIMEDIA - dokumentala

Garabidek laguntzen dituen bi hizkuntza biziberritze proiektu dokumentatu ditu ikus-entzunezko honek, Kolonbiako Nasa herriarena eta Ekuadorreko Kitxuarena. Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko 2015-2016 ikasturteko hiru ikasleren gradu bukaerako lanaren... [+]


Paolina Vercoutere, Imbabura probintziako gobernadorea
"Ez diogu kolonizatu izateari utziko hezkuntza sistema irauli artean"

Joan den ekainaren 17an, Ekuadorreko Imbaburako gobernadore izendatu zuten. Eskualdean influentzia handiena duten zazpi emakumeen artean ageri da. Herrialdean inoiz izan den gobernadore indigenarik lehena. Paolina Vercoutere Quinche, kitxua.