Irailaren 9ra gibelatu dute Kanboko kontseiluan gertatu kalapiten harira, hiru auzipetuen epaiketa. 2024eko apirilean Kanboko kontseilu denboran Marienia ez hunki kolektiboko kideek burutu zuten ekintzan, Christian Devèze auzapeza erori zen bultzada batean. Hautetsien kontrako bortizkeria eta Poliziari DNA eta lagin biologikoak emateari uko egin izana leporatua diete Filipe Laskarai, Patxi Laskarai eta Benjamin Charroni. Kanboko auzapezak, herriko etxeak eta herriko funtzionario batek... [+]
Talde bortxaketa pairatu zuen Kanboko emakume batek, ekainaren 1a eta 2a arteko gauean. Emakumeari babesa adierazteko elkarretaratzea egin dute asteartean, 19:00etan, Kanboko herriko etxearen aurrean. Bertan indarkeria matxistari aski dela esatearekin batera, eraso orori... [+]
Emakumeak salatu du sexu erasoa egin ziotela Capbretonen (Landetan), larunbat gauean. Erasotzaileek Coco.gg harremanetarako aplikazioa baliatuta antolatu zuten erasoa, France Bleu irratiak iragarri duenez. Asteartean elkarretaratzea egingo dute erasoa salatzeko 19:00etan,... [+]
Kanboko Marieniako higiezin proiektuaren kontra bildu dira elkarte eta herritarrak larunbat honetan. Larunbatean, mahai inguru eta tailerren bidez herritarrak sentsibilizatu nahi izan dituzte Bouygues Immobilier agentziaren proiektuaren desmasiez.
Jean René Etxegaraik Peio Etxeleku baztertu du Errobi lurraldeko arduretatik. Etxeleku Kanboko hautetsia eta EAJren Ipar Buru Batzarreko lehendakaria da. Joan den astean Hirigune Elkargoko buruak jakinarazi zuen poloko hamaika auzapezetatik seik galdegin ziotela... [+]
Pasa den ostiralean egin zuten bilkura Kanboko herriko kontseiluan, euskal izena duten bideak euskaraz idaztea defendatzeko, aurretik adostuta zegoen bezala. Gehiengoko hautetsiek erabakia aldatzeko asmoa agertu dute orain.
Gose greban sartu da Aurélie Albert Dupont, Kanboko suhiltzailea. Bere arduradunarengandik pairatzen zuen jazarpen morala salatu zuen, eta geroztik ez diote kontratua berritu.
Ostia kolektiboko kideak Bouygues higiezin-agentziak Angelun duen bulegoan sartu dira larunbatean, salatzeko promotore horrek 94 etxebizitza eraiki nahi dituela Kanbon, Marieniako laborantza lurretan. Proiektuaren maketa eta ingurua lurrez eta lastoz estali dute.
Larunbateko manifestazioan ehundaka lagun eta 70 traktore bildu dira Bouygues industria taldeak Marieneako laborantza lurretan etxebizitzak eraikitzearen aurka egiteko. Ekaineko protestak baino babes sindikal handiagoa izan du.
Herriko lurrak etxebizitzen espekulaziorako salgai bihurtzearen kontra, Marienia Ez Hunki kolektiboak pausu bat gehiago eman nahi du borrokan, eta lurrak okupatuko dituzte hiru egunez.
Epe luzeko herri eztabaida abiatu zuen 2021ean Eusko Ikaskuntzak, "nahi eta behar dugun Euskal Hezkuntza Sistema denon artean irudikatzeko". Foro parte-hartzaileen bidez "aliantzak, konplizitateak eta konpromisoak josiko dituen elkarrizketa" bideratzea da... [+]