Bin Ladenen bizkartzain ohiak badu zer kontatua
2010-09-21 19:15:38 | Mikel Garcia
Dokumental soila da The Oath, klasikoa, informatiboa, efektu eta estilo azpimarragarririk gabe. Baina ez du gehiago behar, materiala harribitxia baita: Osama Bin Ladenen bizkartzain ohia. Kazetaritza lan handi honetan, yihadismoaren muinetara gerturatuko gaitu zuzendariak, Bin Ladenen zerbitzura lan egin zuen yihadista eta preso-ohiaren eskutik.
2010-09-21 14:42:25 | Gorka Bereziartua
Galderak inor sorpresan harrapatzen ez duen arren, giltzurruneko harriekin legez, zaila da ohitzea. Elisa K filmaren prentsaurrekoan kazetari batek, Judith Colell eta Jordi Cadena zuzendariei: “Katalanez egin duzue filma; pentsatu al duzue horrek merkatu nazionalean zabaltzeko ekar ditzakeen oztopoetan?”.
Sutea Victoria Eugeniako transformadoreetan
2010-09-21 12:55:27 |
Eguerdiko 12:00ak inguruan, Victoria Eugenia antzokian proiektatzekoak ziren filma bertan behera utzi behar izan dute, antzokiko transformadore batek sua hartu baitu. Parte Zaharreko zenbait eraikinetan elektrizitatea moztu egin da eta suhiltzaileek joan behar izan dute.
Mikel Iturriak sareratu du ondorengo bideoa, eta bertan ikusten da kea.
Don Vito eta lagunak, argentinar erara
2010-09-20 19:18:14 | Mikel Garcia
Ez dago espagetirik, ez zaldi bururik ohean, ez behatz mozturik. Baina istorio mafiosoen esentzia mantentzen du Carancho filmak. Sopranotarren eta Al Caponeren mundua baztertu eta egungo Buenos Airesen kokatzen gaitu pelikulak, estilo propioa garatuz, baina zinema beltzaren keinu onenak kontserbatuz.
Meskita, ideologiaren objektu sublimea
2010-09-20 18:12:26 | Gorka Bereziartua
Mohak bere lurra alokatu die zinegile batzuei, pelikula bateko dekoratuak han eraiki ditzaten. Eta dekoratuetako bat meskita baten erreprodukzioa da. Baina filma bukatuta, herritarrak han otoitz egiten hasiko dira, eta Mohak lurra galduko du. Daoud Aoulad-Syad zuzendari marokoarrak botere-harremanei buruz zer pentsatua ematen duen lana erakutsi du gaur Sail Ofizialean: A Jamaâ (Meskita).
2010-09-20 16:51:55 | Gorka Bereziartua
Elefante bat balakatzen du Julia Robertsek Eat, pray, love filmean. Baina animaliak, gaur, beste nonbait zeuden. Pelikula aurkezteko (esateko modu bat da) antolatu duten prentsaurrekoan argazkilariak lehoi gosetu bihurtu dira, harrapakina objektiboarekin nork ehizatuko; kazetari batzuk berriz hienen moduan, barre aspertuan aritu dira. Zirkua Kursaalean. Juliaren zirkua.
Gidoia: funtsezkoa batzuentzat, ez beharrezkoa besteentzat
2010-09-20 15:57:25 | Mikel Garcia
Gidoi on batekin pelikula txarrak egin daitezke, baina gidoi txar batekin inoiz ez duzu pelikula onik egingo. Zuzendari bati baino gehiagori entzungo diozu hori. Baina zein garrantzia du gidoiak pelikulan? Ondo lotua izan behar da ala errodajearen gorabeheren menpe utzi beharko litzateke? Eta hirugarren aukera: gidoia bera baztertzea. Hona Zinemaldian filma aurkeztu duten bi zuzendariren hausnarketa kontrajarria:
XIX. mendeko telenobela nekagarria
2010-09-20 02:30:11 | Gorka Bereziartua
Gauza asko esan daitezke Raul Ruizen Misterios de Lisboari buruz. Luze hitz egin genezake, baina, filmaren kontrara, saia gaitezen labur izaten.
Ez egin negarrik guregatik. Gogoratu gaitzazue
2010-09-20 02:04:18 | Mikel Garcia
Horixe du helburu Izarren argia pelikulak, gertaturikoa ez ahaztea, Gerra Zibilean emakumeak preso zituzten Saturrarango kartzelan jazotako ankerkeriak azaleratu eta salatzea. Historia handia xume eta txukun kontatu du Mikel Rueda zuzendariak, bere lehenengo film luzean.
Merezitako saria film polemikoetan iaioa denari
2010-09-19 18:33:24 | Mikel Garcia
Xabier Elorriagak “Zinemari eskainitako bizitza” saria jaso du gaur arratsaldean, Kutxak antolatuta. Gerra Zibilak exiliatuta, Venezuelan jaio zen aktore euskalduna, 1944an. Euskal Herriko zinemagintzan mugarri eta polemika iturri izan diren hiru lanetan hartu du parte: Segoviako Ihesa, Mikelen heriotza eta Ke arteko egunak.
Gaizo Maragall, maite zaituzte gehiegi
2010-09-19 15:34:53 | Gorka Bereziartua
Txalo zaparrada sartzean, txalo zaparrada irtetean. Sail Ofizialean orain arte harrera beroena izan duen pertsonak ez dauka zerikusirik zinema munduarekin. Politikari izandakoa da, figura publikoa, Pasqual Maragall, Kataluniako Generalitateko presidente ohia. Alzheimerra dauka, eta gaitzak nola eragin dion azaltzen du Bicicleta, cullera, poma dokumentalak.
“Burokrazia da protagonistaren benetako etsaia”
2010-09-18 19:44:28 | Mikel Garcia
Paul Conray estatubatuarra kamioilari ari da Iraken. Dirua lortzeko helburuarekin, bahitu, hilkutxa batean sartu eta lurperatu egingo dute han. Orduak baino ez zaizkio geratzen lurrak itota edo oxigeno faltagatik hiltzeko, eta hala ere, Buried pelikulako zuzendari Rodrigo Cortésen hitzetan, “burokrazia da Paul Conray-ren benetako etsaia”. Langile den enpresarekin, AEBetako enbaxadarekin, FBIarekin, segurtasun erakundeekin… desesperatuki hitz egingo du Conrayk sakelakoaren bateria agortu aurretik. Baina burokraziari ez zaizkio pertsonak axola, sistemaren ordena baizik.
Giro ofizialetatik kanpo ere bada Zinemaldirik
2010-09-18 17:42:41 | Gorka Bereziartua
Egutegi laburxeagoa, medio ekonomikoak urri, esponsor handi-mandirik ez… Baina, zer axola dio? Antiguako eta Alde Zaharreko Gazte Asanbladek ere Zinemaldia antolatu dute, irailaren 21etik 25era.
Malaletxe gehixeagorekin agian...
2010-09-18 15:37:09 | Mikel Garcia
Kutsu woodyallenianoa antzematen zaio izenburu bitxiko pelikula honi. Komedia urbanoa da, giza-harremanen gazi-gozoetan, komunikazio zailtasunetan, maitasun gorabeheretan oinarritua, eta New York itzela du eszenatoki. Gustura ikusten da… baina ez da Woody Allen.
2010-09-18 12:51:56 | Gorka Bereziartua
Aspaldi pantailan hainbeste odol ikusi gabe, ezta hain modu anitzetan isuria ere. Kim Jee-Woonen Akma-Reul Bo-at-da (euskara jatorrean, Deabrua ikusi nuen) bi film ezagunen nahasketa gore samarra iruditu zait: David Fincherren Seven eta Don Siegelen Dirty Harry.
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 58. edizioaren jarraipena egingo dugu gune honetan. Irailaren 17tik 25ra, egunero zine kritikak, gomendioak, jaialdiko programa, pelikulen trailerrak, diaporamak, bitxikeriak, lotura interesgarriak... izango dira ikusgai.
© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403