Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Gari alea Weblog-a

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Bolivia egunez egun

Salto egin!

Parkour Sukhumgo erdigunean

Photo © Txomin Txueka / ARGIA Magazine

Sukhumgo Presidentetzaren Jauregiak georgiarren boterea irudikatu zuen urte askoz. Egun, abkhaziarren garaipenaren ikur gisa gelditu da porlanezko munstro hau, Sukhum hiriburuaren erdian. Edward Sheverdnadze zen Georgiako presidentea gerra garaian. Agintea estatu kolpe bidez bereganatu eta gero, abkhaziarrak erraz menderatuko zituela pentsatu zuen. Antza, "georgiar lurra pertsonalki defendatzera" jo zuen Abkhaziarantz, hain zegoen ziur bere garaipenaz. Azkenean, eraikina sutan zegoela ebakuatu zuten georgiar agintaria. Eta benetan zorte handia izan zuen, gainontzeko georgiar gobernukideak bertan exekutatu baitzituzten abkhaziarrek, pareta zatar horien kontra, hain zuzen.

Sukhumgo Presidentetzaren Jauregiak georgiarren boterea irudikatu zuen urte askoz. Egun, abkhaziarren garaipenaren ikur gisa gelditu da porlanezko munstro hau, Sukhum hiriburuaren erdian. Edward Sheverdnadze zen Georgiako presidentea gerra garaian. Agintea estatu kolpe bidez bereganatu eta gero, abkhaziarrak erraz menderatuko zituela pentsatu zuen. Antza, "georgiar lurra pertsonalki defendatzera" jo zuen Abkhaziarantz, hain zegoen ziur bere garaipenaz.

 

Azkenean, eraikina sutan zegoela ebakuatu zuten georgiar agintaria. Eta benetan zorte handia izan zuen, gainontzeko georgiar gobernukideak bertan exekutatu baitzituzten abkhaziarrek, pareta zatar horien kontra, hain zuzen.

 

Georgiako presidentetza indarrez bereganatu aurretik, Sheverdnadze Sobiet Batasuneko atzerri ministroa izan zen. Bera da inoiz izan den georgiarrik boteretsuena, Stalinen atzetik, jakina. Gauzak honela, Abkhazia txikiaren garaipena are ulertezinagoa izango zen berarentzat.

 

Porlanezko munstroak ez du ezertarako balio gaur, baina bere aurreko zabalgunean makina bat ekintza burutzen dira oraindik: politikarien mitinak, desfile militarrak, kontzertuak bai eta gidatzeko eskolak ere. Hantxe zebiltzan hainbat gazte gaur, Lada zahar batzuk konoartean aparkatu nahian. Nolanahi, auto zaharron maniobrak baino askoz ere ikusgarriagoak ziren mutil hauen jauziak. Frantzian sortutako parkour mugimenduak imitatzen zituzten nerabeok. Zer den ez badakizue, youtuben "parkour" hitza bera sartzea gomendatzen dizuet; honela deskubritu nuen nik eta, ziurrenik, baita mutiko hauek ere. Hala diot zeren Borja kamerarekin ikusi bezain laster, sekulako emanaldia eman digute, parkour nazioarteko mugimenduaren hurrengo izarrak izango zirelakoan agian. Harrigarria iruditu zait gazte hauen trebezia, eta miresgarria oso hondakinei erabilgarritasuna ateratzeko kemena. Haiek dira bizitzaren arrasto bakarra hemen.

 

Gazte hauek ez dute gerra ezagutu, ez zituzten ikusi eraikinaren fatxada belztu zituzten garrak. Baina munstro honen itzalean hazi

dira, euren jauzi eta itzulipurdiei esker beste perspektiba batetik ikusten badute ere. Baliteke airetik eta buruz bera hain zatarra ez

izatea. Baliteke hori zoraldiak uxatzeko modu bakarra hemen.


Erantzunak

Ez dago erantzunik.

© 2008 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 � 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan