Frantziako Estatuaren aurkako protestak aitzina doaz Kanaky irlan eta errepresioak ere ez dauka etenik. Uztailaren 10ean tiroz hil du errepide blokeoan zegoen Rock Victorin Wamytan gaztea. Independentisten artean ezaguna den familia batekoa da gaztea: 1998ko Noumeako Bake Akordioetan parte hartu zuen Roch Wamytanen iloba da. Kanakyko Kongresuko burua da Rock Wamytan.

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Kanaky herria
Kanaky uharteetan istilu handiak, Frantziak hauteskunde errolda aldatu ondoren

Astelehenaz geroztik Kanaky uharteetan protestak eta istiluak ari dira izaten. Gutxienez lau hildako izan dira Frantziako Gobernuaren arabera, baita zauritu ugari eta dozenaka atxilotu ere. Frantziako Asanblea Nazionalean Pazifikoko uharte hartako hauteskunde-erroldari buruzko... [+]


Frantziak kanaken autodeterminazio eskubidea zangopilatu duen urtea izan da 2021a

COVID-19ak eragindako osasun egoeragatik independentziari buruzko erreferenduma atzeratzea galdetzen zuten independentistek, hori gabe boikotatuko zutela abisatuz. Eskaerari elkor, hitzordu politikoa burutu zuen Frantziak abenduaren 12an. %96,49ak Frantziaren mende gelditzearen... [+]


2021-11-16 | ARGIA
Independentista kanakiarrek ez dute abenduko erreferendumean bozkatuko, COVID-19 dela-eta

Independentziaren hirugarren erreferenduma abenduaren 12an egingo da Kanakyn, baina independentistek ez parte hartzea erabaki dute, pentsatzen baitute COVID-19agatik ez dagoela baldintza egokirik. Frantziako Estatuak, ordea, hitzorduari eutsi dio, unionisten onerako.


Kanakyren independentziari buruzko hirugarren erreferenduma ukanen dute abenduaren 12an

Aste bateko negoziazioen ondorioz finkatu dute agenda politikoa Kanakyko loialisten, independentisten eta Frantziako Gobernuko ordezkarien artean. Noumeako akordioei segi, independentziari buruzko hirugarren eta azken erreferenduma ukanen dute Kanaky edo... [+]


Hirugarren independentzia erreferenduma eskatu du Kanakyko Gobernuak

Noumeako Akordioetan (1998) aurreikusitako hirugarren erreferenduma 2022ko udazkenean egitea eskatu dute Kaledonia Berriko Asanblean gehiengoa duten alderdi independentistek.


Lehen aldikoz, independentistak nagusi Kanakyko Gobernuan

Otsailaren 17 honetan bertako Kongresuko 54 hautetsiek erabaki dute osaketa berria: independentisten aldetik, UC-FLNKS eta UNI Independentziarako Batasun Nazionala taldeek hiruna aulki jaso dituzte, eta Frantziaren baitan egoteko gogoz dabiltzan L’Avenir en confiance... [+]


Autodeterminazio erreferenduma
Kanaky herriak Frantzian segituko du, baina gora doa independentismoa

Botoen %53,3 lorturik, ezezkoa atera da garaile urriaren 4an burutu Kanaky herriaren independentziari buruzko erreferendumean. 2018ko bozketarekin konparatuta, baietzaren aldeko botoa 3,4 puntu igo da.


Independentzia erreferenduma Kanaky herrian
Kanakek urriaren 4an ukanen dute burujabetza berreskuratzeko aukera

“Nahi ote duzu Kaledonia-Berria burujabetza osora heltzea eta independente bilakatzea?”. Galdera horri erantzun beharko diote erreferendum bidez urriko lehen igandean Frantziaren menpe segitzen duen Kaledonia-Berriko herritarrek. 1853an indarrez kolonizatuak izan... [+]