Iruñeko Txantrea auzoko kale-izendegian frankismoan errepresaliatuak izan ziren hamar emakume gogoratuko dituzte. Ekitaldia egin zuten atzo eta auzoaren hegoaldean dagoen plaza bat oroimen gune ere izendatu zuten. "Garrantzitsua da historian gertatutakoa gogoratzea; berriz errepikatzea nahi ez badugu ezinbestekoa da", adierazi zuten Txantrea Auzo Ekimeneko kideek. Kale horiek eramanen dituzten plaken erreplika eman diete errepresaliatutako emakume horien senideei. Olaia... [+]
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Kale izendegiaSartagudako esperientziari jarraiki, zonalde ez euskaldunean kokatuta dagoen Lodosan ere gaztelania hutsean zeuden karriketako plakak bi eletan jartzea lortu du Lodosa Bizirik ekimenak. "Euskara bere lekua hartzen eta poliki-poliki bidea egiten" ari dela kontatu digu... [+]
Gure heroiak liburua idatzi du Lopezek Elkanoren mundu biraren bosgarren mendeurrenaren aitzakian, eta ARGIAk argitaratuko du, irailean. Euskal Herriko kaleetan kolonialismoarekin eta esklabotzarekin lotura duten pertsonaiek duten presentzia aztertu du, nazioartean sinbolo... [+]
Orioko bost kaleri izena aldatu diete Etxeluze gaztetxeko kideek hilaren hasieran, bideo batean jaso dutenez. Espainiako Inperioaren zerbitzura aritutako hiru militar eta bi goi arduradunen omenezko kaleak dira. Aldarrikapen hau ez da berria. 2019ko Gazte Festen hasieran bost... [+]
Les Bascos elkarteak abiarazi du "Berdintasunaren bideak" ekinema, Euskal Herriko historiako emakume ezezagunak gogora ekartzeko.
Presio herritarra egin eta gaia Udalera eramateko asmoz, sinadura bilketa abiatu dute interneten, 1936ko Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz Espainia plaza izena hartu zuenak jatorrizko izena berreskuratu dezan: Plaza Berria.
Aho batez onartu zuen Erandioko osoko bilkurak, urriaren 31ko saioan, frankismoagaz lotutako pertsonen izenak kentzea kale-izendegitik. Horien ordez zer izen ipini erabakitzeko herri-kontsulta egingo dute.
Hala jakinarazi du Iruñeko Udalak ohar bidez. Aurreko alkate Joseba Asironek apirilean aldatutako etorbidearen izena lehengora itzuliko dute.
Non daude emakumeen izenak? Donostiako espazio publikoen izendegian emakumezkoen izena aurkitzea lan zaila da. Grosen, esaterako, ez dago emakume izena duen elementu bakar bat ere. Emakumeak eta Hiria Foroak urte ugari daramatza hiria genero ikuspegitik lantzen, eta gabezia hori... [+]