Guatemalako ikastetxe publikoetan astean 80 minutuz ikasten dute maia familiako kaktxikelera hizkuntza. Horrela ezin hizkuntza ikasi. Gloria Puc hiriburutik gertu bizi da, eta kontatu digu hizkuntza eta maia nortasuna berreskuratzeko nola lau ikastetxe komunitario abian jarri dituzten. Garabide elkartearen bidez etorri da Euskal Herriko hizkuntza normalizazio prozesua ezagutzera. Aretxabaletan egon gara berarekin.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
kaktxikelera