Larunbatean 100 egun bete ziren Joseba Asiron aginte makilaz jabetu zenetik, abenduaren 28an, Iruñeko Udalaren historiako lehendabiziko zentsura mozioaren bitartez. Lasai hartu du Euskalerria Irratia udaletxeko Harrera Aretoan, egindako lanaz harro. “Hiru hilean hiria martxan jarri dugu, ezberdinen arteko akordioen bitartez”. Harro eta errealista: “Akordio zabalen garaiotan, lana eta pazientzia beharrezkoak dira”. Harro eta baikor: “2015ean esan genuen ez... [+]

Hipika lehiaketarekin Maya prebarikaziotik gertu dagoela salatu du Asironek

Iruñeko Udalak antolatuta hipika lehiaketa egiten ari da Iruñeko Gotorlekuan. Joan den asteburuan 200 bat zaldik hartu dute parte orain arteko jauzi saioetan. Datorren asteburuan jarraituko dute lehiaketaren bigarren saioarekin.


Iruñeko XVI. mendeko ezkutua kendu du Mayak udaletxean, Borboiena jartzeko

4.000 sinadura baino gehiago bildu dira sarean erabaki hori atzera bota zezan, baina aurrera egingo du. Iruñeko ezkutua jarri zuen alkate ohi Joseba Asironek "zergatiak azaltzea" eskatu dio Navarra Sumako Mayari. 


2017-07-11 | Xalba Ramirez
Eraso sexisten kontrako erantzuna handituz doa sanferminetan

Jaietan ematen diren eraso sexisten kontrako kontzientzia areagotuz doa herriz herri. Sanferminetan izandako azken erasoen larritasunak inoizko kanpainarik handiena ekarri du, eta horren ondorioz eragile sozial ugari eta udala elkarrekin ari dira lanean.


Euskarazko haur eskolak bertan behera uzteko sententziari helegitea jarriko dio Iruñeko Udalak

Donibane eta Printzearen Harresi haur eskoletan euskara eskaintzea ez dela udal eskumena esan du Iruñeko Administrazio Auzietarako 2. epaitegiak. Eskaintza bera ez dagoela arriskuan jakinarazi du baina Asiron alkateak.


Sanjurjo eta beste sei pertsona deshobiratzen ari dira Iruñeko Erorien Monumentuan

Goizaldean hasi dira general frankistaren eta beste sei pertsonen gorpuzkiak ateratzeko lanak eta egun osoa beharko dute operazioa bukatzeko. Paco Etxeberria auzi-medikuaren zuzendaritzapean egiten ari dira lanak.


Mola deshobiratu dute

Sanjurjoren gorpuzkiak azaroaren 16an aterako dituzte Erorien Monumentutik, hasieratik iragarri bezala. Iruñeko Udalak eta Artzapezpikutzak akordioa lotu dute: deshobiratzeak intimitatean eginen dituzte, eta ez da helegite gehiagorik izanen.


Fernandez Diaz "pertsona non grata" izendatzeko eskatuko du Asiron Iruñeko alkateak

"Bada Gerra Zibila 40 urte, edo ez dakit zenbat urte, geroago irabazi nahi duenik, 1939an bukatu zen arren", esan zuen Espainiako Barne ministroak; "oso larria" da hori, Asironen aburuz.


Bandera espainiarra margotu dute German Rodriguezen hilarrian

Asironen aurkako pintaketak azaldu dira Buztintxuri eta Berriozar arteko pasabidean.


Molaren eta Sanjurjoren aldeko altxamendua

Burua altxatuko balute, Emilio Molak eta Jose Sanjurjok pozik egoteko arrazoiak edukiko lituzkete, XXI. mendean, 2016 urtean jasotzen ari diren sostengua ikusita. 1936ko altxamendu faxistaren bi buruon gorpuzkiak Eroritakoen Monumentuko kriptatik aterako dituela iragarri du... [+]


2016-09-01 | Ahotsa.info
Iruñeko gaztetxe berria
MULTIMEDIA - erreportajea

Ahotsa.info sartu da lehenengo aldiz Iruñeko gaztetxe berrian. Asanbladako bi kideren eskutik, espazio autogestionatua eta proiektua ezagutzeko aukera izan dute. Irailan edo urrian espero dute gaztetxea guztiz prest egotea.