Duela hamabost urte desagertu zen euskal militantea. Baionan Tolosarako (Okzitania) trena hartu eta ez zen berriz agertu. Hortik hamaika hilabeteetara atzeman zuten bere gorpua Tolosako (Okzitania) gorputegian. "Egia jakiteko eskubidea" aldarrikatu dute Anza zenaren hurbilekoek eta horien abokatuek, Urruñan egindako prentsaurrekoan.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Jon Anzaren heriotzaMyriam Viargues epaileak amaitutzat eman du Jon Anzaren heriotzaren ikerketa. Horrela jakinarazi dio Kazeta.info hedabideari Jon Anzaren familiak. Anza 2009an Baionan desagertu zen eta handik urtebetera Okzitaniako Tolosan aurkitu zuten hilik.
Jon Anzaren desagerpena eta heriotzaren ingurukoak argitzeko intentzioarekin, inkesta parlamentarioa irekitzea eskatu dute preso ohiaren familiak, abokatuak eta Anza kolektiboak. Gaur Anza desagertu zenetik hiru urte bete dira eta kasua argitzeko galderak erantzunik gabe... [+]
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakitera eman duenez, Jon Anzarena da atzo Okzitaniako Tolosan agertutako hilotza. France 3 kateak Jon Anzarena izan daitekeen gorpua agertu dela zabaldu zuen atzo arratsaldeko albistegian.