Wikimedia Commons-en biltzen dira Wikipedian erabiltzen diren lizentzia libreko fitxategiak: irudiak, argazkiak, audioak, bideoak… Une honetan 110 milioi fitxategiko bilduma erraldoia osatzen dute. 2006an hasi ziren urteko argazki onenak aukeratzen. 2023koak hautatu berri dituzte bozketa bidez.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Jakintza libreaHistorikoki egin diren entziklopedia gehienetan gizonezkoek leku handiagoa izan dute emakumezkoek baino. Wikipedian ehunekoa handiagoa bada ere, desoreka nabaria da. Gauza bera gertatzen da euskarazko Wikipedian ere. Hala ere, egoera horri buelta eman nahian ari dira wikilariak.
Wikiflex da Wikipediako Netflix moduko bat. Entziklopedia libre globalaren multimedia atalean, Wikimedia Commons-en, hainbat ikus-entzunezko material daude, eskubidez libre izatera pasatu diren film asko barne. Programatzaile batek, Magnus Manke alemanak, horien... [+]
Euskal Herria airetik... Helikopteroz lehenago eta dronez oraintsuago egindako bideoak ezagutzen ditugu, ETBn saioak egon ziren, gaur egunean sustapen bideoetan ohikoak dira. Baina berritasun interesgarri bat oraingoan: Xabier Cañas wikilariaren eskutik, eta Euskal... [+]
Mozilla Fundazioak, Firefox nabigatzaile librearen garatzaileak, beste balio batzuetan oinarritutako ahots ezagutza teknologiak sortzeko apustua egin zuen, Common Voice proiektua garatuz.
Euskarazko Wikipediak jakinarazi du, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean, emakumezkoen biografien kopuruak 15.000 pertsonen langa gainditu berri duela. Duela urte eta erdi gainditu zen 10.000 emakumezkoen marka, eta hazkundea nabarmena da, baita portzentaian ere; %20tik... [+]
2001ean sortu zen irabazi asmorik gabeko Creative Commons erakundea eta 2002an izen bereko lizentziak argitaratu zituzten. Bi gertaera horien 20. urteurrena ospatzen ari dira.
Pantailetatik jasotzen dugunak hizkuntza ohituretan “zuzeneko eragina” duela iritzita, astebetez euskarazko ikus-entzunezkoak kontsumitzeko eta horretarako dauden zailtasunez ohartarazteko xedez abiatu du Pantailaldia ekimena Pantailak Euskaraz elkarteak. ARGIAk bat... [+]
Astearte gauez Euskarazko Wikipediak 400.000 artikuluen langa gainditu zuen. Mugarrirako azken egunetan prestaturiko Justizia klimatikoa artikulua prestatu zen; zenbait wikilarik landu dutena, eta estatistiketan une zehatzean argitaratzeko prestatu zena. Hizkuntza bertsioen... [+]
Ofizioz informatikaria eta afizioz aktibista da Dabid Martinez Perez armintzarra. Abuztuan, Eremu Hurbileko Poesia ekimena burutu zuen, poesia, teknologia eta natura uztartzen zituen proposamena.