Landareen intsektuek sortutako izurriteak akabatu nahi ditugunean xaboia laguntzaile ona dela esan eta esan gabiltza. Intsektuek ez dute guk bezala gorputzari eusteko barruko eskeletorik. Barrunbeak eta erraiak soilik dituzte soinaren barruko aldean eta kanpoko azal gogorra da beren eskeletoa; “exoeskeletoa” deitzen zaio. Azal hori da intsektuen babes nagusia, eta funtzio ugari du: giharrei eustea, arnasketa egitea, hidratazioa kontrolatzea eta abar.
Xaboiarekin bustitakoan... [+]
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
IzurriteakPatata zomorroa Europako ehun izurrite txarrenen artean dugu. Gerra ederra ematen du. Oligofagoa da, hau da, jaki gutxi batzuk besterik ez ditu jaten: patatak (Solanum tuberosum), baina bere senide diren alberjiniari (Solanum melongena) eta tomateari (Solanum lycopersicum) ere... [+]
Aurten sekula baino har gehiago ikusi dut porruetan (Allium porrum) barrena. Acrolepiopsis assectella izena duen har ttiki txatxu batek porruaren bihotzean zulobidea egiteko ohitura du. Porrua begi bakarreko landarea da; hosto guztiak kimu bakar baten bueltan hazten dira, baita... [+]
Erriberetako izurrite handienetakoa da luhartza (Gryllotalpa gryllotalpa). Ondo latina jarri zioten izena: “gryllo” kilkerra eta “talpa” satorra. Bikoitza da luhartza: era berean kilker handi bat eta sator ttiki bat. Euskaraz izen mordoa duela egingo... [+]
Satorra azpilanean ari da. Hara, hona, lagun bila ibiliko da satortxo berriak sorrarazi eta ugaltzeko. Bidean zizareak bilduko ditu. Satorrak batez ere zizareak jaten ditu. Bere txistuak pozoi antzeko bat du eta hil gabe zizareak sorgortu eta geldirik manten ditzake. Habi... [+]
Baratzeko gurutzedun landareek arerio salo edo jatunak dituzte. Familia horretako ezagunenak aza jendea, Brusela aza, azalorea, brokolia eta erromaneskua dira, Brassica generokoak, alegia. Landare horiek osasunerako oso onak diren berri aspaldi dakigu. Jan aza. Itxuraz,... [+]
Aurten adina barraskilo eta, batez ere, bare ez dut sekula ezagutu. Hau da gasteropodo desdetxa, hau da festa. Ur festak dakar bare dantza. Eguneko ordu beroenetan izan ezik, hankaperaino hurbiltzen dira, lasaipoto asko. Horra etxe aurreko klematisaren (Clematis sp.) petalo... [+]
Malakologo eginak daude nekazariak Euskal Herria hezean. Soinberei edo moluskuei nondik nora gaina hartu ikertzen eta saiatzen belaunez belaun sortutako jakintza da malakologia. Barraskiloak eta bareak dira nekazarien molusku ezagunenak. A zer parea! Barraskiloa eta barea... [+]