Santomasetan bi homofobok sudurra apurtu zioten 23 urteko gazte bati eta kasu horren harira hainbat galdera egin dizkio Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Jaurlaritzari, LGBTfobiari aurre egiteko neurrien inguruan. Bilboko EHGAMek ere badu zer esana: "Zisheteronorma babesten duten diskurtsoekin apurtzea eskatzen dugu".

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

IU
2020-05-16 | ARGIA
Julio Anguita hil da, Izquierda Unida-ko lider historikoa

Andaluziar politikari komunista 78 urterekin hil da maiatzaren 16 honetan, duela astebete geldialdi kardiakoa sufritu ostean. IU Ezker Anitzaren koordinatzaile izandakoa urte luzeetan, alderdiaren garai arrakastatsuenak izan ziren Anguitaren gidaritzapean izandakoak.


“Irabazi Euskadi” hauteskunde plataforma aurkeztuko dute astelehenean

Bartzelonako Guanyem edo Madrilgo Ganemos plataformen izena bere eginez, Ezker Anitzak eta Equo ekologistek “Irabazi-Ganemos Euskadi” izenpean udal-hauteskundeetarako hautagaitza irekiak bultzatuko dituzte.


2014-09-04 | ARGIA
Israelek Gazan sartzea eragotzi die Josu Juaristiri eta beste zenbait eurodiputaturi

Hainbat herrialdetako ezkerreko eurodiputatuei Gazako zerrendan sartzea eragotzi die Israelek. Josu Juaristi EH Bilduko europarlamentaria taldean dago.


PPren Hauteskunde Legea botereari eusteko presazko trikimailutzat jo du oposizioak

PPren Hauteskunde Lege berriak udal hauteskundeetan botorik gehien lortzen duen indarrak gehiengo osoa izatea du helburu. Oposizioko alderdi guztiak aurka azaldu dira eta "hauteskunde iruzurtzat” jo dute. Diotenez, ezkerreko koalizioei ateak ixteko eta botereari... [+]


Politikariak eta herritarrak, ia denak Gallardonen aurka

Uztailaren 3an eta 4an, Bizitzeko Eskubidearen aldeko Nazioarteko Mintegian bildu dira hainbat parlamentari Madrilgo Diputatuen Kongresuan. Alboko aretotik, emakumeen elkarteek eta oposizioko alderdiek ezetz esan diete, ez dutela abortuaren lege erreforma onartuko.


2014-06-05 | ARGIA
Monarkia erreferendumetik pasa dadin fronte bateratuaren bila ari dira Espainian

Espainiako monarkiaren inguruan errreferendum bidez herritarrek erabaki ahal izateko aldarria bolo-bolo dabil, astelehenean Espainiako erregeak abdikatu zuenetik. Galdeketa egitearen eskaera oso zabaldua dago Espainiako Estatuan, baina nola gauzatu dago erabakitzeko.


PP-PSOE duopolioa krisian Espainiako Estatuan

PPk irabazi ditu hauteskundeak Espainiako Estatuan eta 16 eserleku lortu ditu Europako Parlamentuan. Beheranzko joera erakusten du emaitza horrek, 2009an zazpi eserleku gehiago lortu baitzituen eskuineko alderdiak. Baina galera horrek ez dio mesederik egin orain arte bezala... [+]


2013-09-17 | ARGIA
"Parot Doktrinaren" aurka espainiar estatuko 44 diputatu eta senatari

Espainiako Kongresuko 31 diputatuk eta Senatuko 13 kidek Parot doktrina izenez ezagunagoa den 197/2006 doktrinaren aurkako manifestua sinatu eta Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen goi-komisarioari bidali diote, doktrinak "legedia penalaren eta segurtasun juridikoaren... [+]


LAPAO eta LAPAPYP Auzitegi Konstituzionalera

Konstituzionaltasun ezagatik errekurtsoa jarriko diote Espainiako kongresuko 63 diputatuk Aragoiko hizkuntzen legeari Espainiako Auzitegi Konstituzionalean, VilaWebek adierazi duenez. Legeak babesik gabe uzten ditu katalana eta aragoiera.


2013-06-03 | Jon Torner Zabala
ERC prest Europan ezker abertzalearekin aurkezteko

Kataluniako ERC alderdia ezker abertzalearekin koalizioa osatzeko aukera aztertzen ari da, izan EH Bildu, Sortu edo Amaiurrekin. CDC eta CUP alderdiekin bloke subiranista sortzeko ideiak aurrera egiten ez badu hartuko lukete bide hori, Europa Press agentziak dioenez.