Urteak daramatza Ipar Euskal Herriko Biharko Lurraren Elkarteak (BLE) bioaniztasun landatuaren inguruan lanean. “Hainbat proiekdu ditugu abian, eta horietako bat baratzeko hazien ingurukoa da”, azaldu du Nico Mendiboure Hazi Sareko kideak. Duela lau bat urte hasi ziren hazien gaia lantzen taldeko zenbait kide, eta duela bi sortu zuten sarea. “Hemengo haziak biltzen ari gara, eta asmoa da publikoari zabaltzea eta sentsibilizazioa egitea, herriko haziak zer diren, nola... [+]
24 pertsonak hartu dute hitza Itsasun antolatutako ekitaldian Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzalearen 60 urteko historia kontatzeko. Hamarkadaz hamarkadako lekukotasunen bidez, 1963az geroztik mugimenduak izan dituen data esanguratsuak izan dira... [+]
Martxoaren 11n Itsasun egin dute euskararen aldeko Tokiko xarten izenpetze ekitaldia, ekimenaren sortzaile diren Itsasuko herriak eta Euskal Konfederazioa elkarteak antolaturik. Lurralde hizkuntzen eta hizkuntza gutxituen aldeko Eurokartaren tokiko deklinabidea da Tokiko xarta... [+]
Urtero bezala mundu zabaleko eta kultur diziplina anitzeko egitarau indartsua gozatu ahal izango da Itsasun, euskarari eta euskal kultura oinarri dela.
Urte hastapen honetatik Euskal Konfederazioak eta Itsasuko euskara batzordeak Iparraldeko herriei begirako ekimena abiatu dute, Hizkuntza gutituen eta lurralde hizkuntzen Europako Xartaren deklinazioa den eta Europako Kontseiluak bultzatzen duen Tokiko Xarta... [+]
Dei Auzitegiak bat egin du ekainean Parisko Zigor auzitegiak hartutako erabakiarekin eta kartzelara itzuli beharko du iruindarrak, baina oraingoz prokuradoreak ez du data jakin bat finkatu.
Ipar Euskal Herriko apaiz batzuek independentziaren aldeko borrokan ETAko eta Iparretarrak-eko militanteekin izandako harremanak azaltzen ditu. 1960ko hamarkadan, apaiz hauek Herriarekin taldearen inguruan bildu ziren, euren konpromiso erlijioso eta politikoaren konplexutasuna... [+]
Ehunaka lagunek deitoratu dute Barriosen presondegiratzea. Ekainaren 29tik geroztik preso da Mont-de-Marsaneko presondegian, Parisko epaitegiak bost urteko kartzela zigorra ezarririk.
Bigarren itzuli honetan ere urtetako lanaren emaitza lortu dute abertzale ezkertiarrek: Ziburun, Urruñan eta Itsasun auzapez izango dira. Bozketen lehen itzulian Biriatun eta Donapaleun irabazirik, Uztaritzen eta Baigorrin 2014ko garaipen historikoa berriz ere... [+]
Mikel Hiribarren laborari abertzalea eta ARGIAko kolaboratzailea hautatu dute Itsasun auzapez, 15 botoko aldearekin.