Egitarau mardula prestatu dute Bergarako irrati libreko kideek: musika, literatura eta tailerrak. Besteren artean, martxoaren 29an Txapa Eguna egingo dute.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Hala Bedi Irratiak 40 urte bete dituela ospatu zuen abuztuaren 6an, lau hamarkada lehenago lehen irrati emisioa egin zuen egun berean.
Lander Perez Picazo artista gasteiztarra elkarrizketatu dute Hala Bedi irratian. Atzerrian arte ikasketak egiten urte luzez egon ondoren, Gasteizen dago berriz ere, eta lanean jarraitzen du. Otsailaren 8tik erakusketa bat dauka martxan Arte eta Lanbide Eskolan, "Lehenik... [+]
Delirium Tremens musika taldea, 80 eta 90 hamarkadetan Euskal Herriko rock talde erreferentea izan zen. Hiru hamarkadatako etenaren ondoren 2022an disko berriarekin itzuli dira. Hala Bedi irratian izan dira Andoni Basterretxea eta Haritz Harreguy solasaldi goxoan.
Martxoaren 4an, Oreretan egingo ditu Arrosa Sareak aurtengo Topaketak, bertako Zintzilik irrati librearen eskutik. Elkarrekin egoteko parada izateaz gain, “gure presentzia aldarrikatzeko” eguna ere izango da, Aitziber Zapirain sareko kideak ARGIAri kontatu dionez.
Aurten, eguneroko Suelta la Olla, Hizpidea eta Arrosa sareak ekoitzitako Zebrabidea magazinez gain, 42 irratsaio propio izango dira entzungai Hala Bedi irratiaren uhinetan. Euskaraz 14 irratsaio egingo dira, 27 gaztelaniaz eta galizieraz bat.
Arrosa Sareak Euskal Herriko 25 irrati euskaldun batzen ditu eta dagoeneko 20 urteko ibilbidea egina du. Hala Bideok ekoitzitako dokumental hau, 20 urte atzera egin eta sarea erditu zen lekutik bertatik abiatzen da, sorrera hura nolakoa eta zergatik izan zen kontatzen dutelarik... [+]
Hala Bedik Izan Media tailerren edizio berria antolatu du. Tailer hauen helburua herri mugimenduak zein norbanakoak komunikazioaren arloan ahalduntzea da, eta bide batez, Hala Bediren proiektu komunikatiboan inplikatzea.
1981ean abenduaren 24an, Milafrangan Ernest Hirigoien-en etxean Xabier Leteren Nafarroa Arragoa hedatu zuten irratilari berri batzuk. Gure Irratia osoki euskaraz emititzen zuen irratia sortu zuten Lapurdin. Baionan egon ondoan gaur egun Uztaritzetik hedatzen ditu bere... [+]
Linterna de Diógenes irratsaioari ahotsa jartzen dio Arkadio irakaslea ezizenez ezaguna den Arkaitz Prietok (Errekalde, 1981). Haien bizimodua, kultura, balioak eta antolaketa moduak ardatz hartuta klase desjabetuen historia azaltzea eta aldi berean menderatze sistemak... [+]
Tailerrak eta mahai-inguruak, dokumental estreinaldia zein kontzertuak egin zituzten larunbatean Iurretako Abadetxean, Bizkaian. Topaketa berezia izan da aurtengoa, hogei urte egin baititu Arrosa sareak.