Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data horretatik aurrera sinatutako kontratuei soilik eragingo die.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
InflazioaInflazioa %6,1era igo da otsailean Hego Euskal Herrian, eta azpiko inflazioa %7,7. Prezioen gorakada gelditzeko, interes tasak igo eta eskaria apaltzea da ordoliberalismoaren betiko guardasola. Baina inflazioa ari du esatea zein punturaino da zehatza?
Oinarrizko elikagaiak %15,4 garestitu dira urtebetean Espainiako Estatuan eta Kontsumo Prezioen Indizea %5,9ra igo da berriz ere. Prezioen gorakada horrek kezka eragin du eta Espainiako Gobernuak ekoizle eta saltzaile handiekin bilatu nahi ditu irtenbideak. Aitzitik, orain arte... [+]
Oraindik Covid-19 erabat gainditu gabe geneukanean ekonomian ezaguna zaigun fenomeno batek eraso gintuen, inflazioak. Hain zuzen, prezio orokorretan egoten den etengabeko igoera azaltzen hasi zitzaigun 2021eko amaiera aldera, Ukrainako gerra hasi aurretik.
Inflazioaren... [+]
Asteartean onartu du Espainiako Gobernuak 2023ko lehen seihilekoan indarrean egongo den dekretua, inflazioaren ondorioak apaltzea helburu. Aurretiko neurri batzuk mantentzea adostu dute; garraio publikoaren beherapenak, esaterako. Berrikuntzen artean daude oinarrizko... [+]
Abenduaren 30ean Baionan, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Irun?ean mobilizazioak antolatuko dituzte “Proletalgoaren aurkako ofentsiba gelditu! Autodefentsa sozialista antolatu” lelopean.
EAEko nekazarien ENBA sindikatuak txosten batean jaso ditu euren produktuak zer preziotan merkaturatzen dituzten saltokiek, eta ondorioztatu "askoz" garestiagoak saltzen dituztela erosten dutenarekin alderatuta. Adibidez, saltokiek behi esnea %45-55 garestitzen dute... [+]
Azaroan inflazio maila zertxobait apaldu bada ere, gora egin du azpiko inflazioak, eta %6,3ra heldu da. Urte arteko %15,3ko igoera bat izan da elikagaien kostuan.
Europako jendartearen gehiengoa pobretu egin dela diote azken urteotako datu eta estatistika guztiek. Europako Banku Zentralak eta antzeko erakundeek darabilten politika ekonomikoak zerikusi zuzena du horrekin; eta desberdintasun soziala gehiago handituko da ondare apur baten... [+]
Espainiako Bankuko gobernadore Pablo Hernández Cosek Barakaldoko BECen egindako ekitaldi batean adierazi du Europako Banku Zentralak interes tasak %2,25 eta %2,5 artean igoko dituela aurreikusten ari direla.