Giza Biomonitorizazioaren Europako Ekimenak bost urte daramatza lanean eta bere baitan hartzen ditu 116 gobernu agentzia, laborategi eta unibertsitate. Bere proiektu garrantzitsuenean aztertzen ari dira europarren gernu eta odolean diren hamazortzi produktu kimiko toxikoren presentzia. EBk murriztu nahi ditu horiek eta lobby kimikoak kontrako norabidean presionatzen du.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Industria kimikoaKataluniako Sima SA enpresa kimikoan istripua izan da. Leherketaren ondorioz, hodei toxikoa sortu da eta alerta egoeran aurkitzen dira Igualada, Vilanova del Cami, Odena eta Jorba herriak. Asteazkenetik ostegunerako gauean gertatu da ezbeharra eta hiru pertsona ospitalera eraman... [+]
Arma Kimikoen Debekurako Erakundea (OPCW, ingelesezko sigletan) Siriako arma kimikoak non suntsitu bila dabil. Azken orduotan agentziek zabaldu dutenez, itsaso zabalean lagatako barku batean egingo litzateke operazioa.
2020. urtetik aurrera Bhutanen nekazaritza ekologikotik datozen fruta eta barazkiak bakarrik ekoiztuko dituzte. Neurri hori hartuko duen munduko lehen herrialdea izango da.