Marka historikoak hautsi dituzte bi enpresek 2023an: Mercadonak lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea.
Protestak abiatu dituzte Gipuzkoan Zara dendetako langile ugarik, lan baldintza prekarioak salatzeko. Inditex ez dago prest hitz egiteko opor egunez, lanaldiaz, ordutegiaz eta larunbatak libratzeaz, besteak beste. Amancio Ortega da jabea, munduko seigarren pertsonarik aberatsena... [+]
Turkiako Bravo enpresak Zararentzat lan egin ohi zuen, orain ordea, enpresa itxi eta azken hiru soldatak ez dizkiete ordaindu langileei. Langileek aldarrikapenak arropetako etiketetara eraman dituzte.
Changing Markets Foundationek argitaratu duen informe batek Inditex eta H&M multinazionalek erosten duten biskosa Asiako fabrika kutsakorretatik datorrela erakusten du. Ekologistak Martxanek hori salatu eta neurriak eskatu dizkie instituzioei.
2013ko apirilean, 1.100 langile baino gehiago hil ziren Blangadesh-eko arropa enpresa batean. Benettonek, El Corte Inglesek, Mangok eta Primarkek azpikontratutako langileak ziren. Hiru urte igaro dira sarraskitik, eta Juan Hernandez Zubizarretak eta Pedro Ramirok LaMarea.es... [+]
Rebecca Gallagher gazte galestarra zur eta lur gelditu zen Primark dendan erosi zuen 12 euroko soinekoa garbitzeko jarraibideak irakurtzen hasi zenean.
“Pakistanen ume bat erostea oso merkea da eta behin hori eginda, nahi duzuna egin dezakezu harekin. Horregatik beti diot Zara, Mango, Ikea edo H&M bezalako enpresetan ez erosteko, ematen diezun diruarekin, haiek 5 esklabo gehiago erosten dituztelako”.
Hilabeteak daramatzate protesta egiten New Yorkeko Zarako langileek, soldata altuagoak, ordutegi hobeak eta lanaldi osoko kontratu gehiago eskatzen.
Europako aberatsenen mapa egin du Reddit webguneko Molehole erabiltzaileak. Estatu bakoitzeko aberatsena eta haren ondasunak kalkulatu ditu, Europa Press eta Forbeseko datuak hartuz. Amancio Ortega Inditex-eko jabea eta Espainiako Estatuko pertsonarik aberatsena da, askogatik,... [+]