Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe plataformak.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Inbertsio publikoakOstegun honetan grebara deituta zeuden 26.000 irakasletik %70 ez da lanera joan, sindikatuek jakinarazi dutenez. Jaurlaritzak lantaldearen erdira murriztu du jarraipena.
Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntzarik (DBL) ezingo da gehiago eskatu uztailaren 1etik aurrera Gipuzkoan –seme-alabak dituztenen kasuan, abenduaren 31ra arte luzatuko da epea–. Diputazioak dio prestazio ekonomiko honek ez duela gizarteratzeko balio eta kendu egin du,... [+]
Komunikabide euskaldunek egindako gomendioak kontuan hartu gabe ebatzi du Eusko Jaurlaritzak 2015eko diru laguntza deialdia. Iaz baino diru gehiago banatu du, baina hedabideek eskatzen zuten irizpide aldaketa kontuan hartu gabe.
Egoera ekonomikoak behartuta, Elhuyar aldizkariak maiztasuna murriztuko duela iragarri du. Hilabetekari izatetik hiru hilero argitaratzera pasatuko da.
Hedabide euskaldunetan egiten den inbertsio publikoa audientzien arabera banatzeak “zalantza metodologiko ugari” sortzen ditu, Euskal Herriko bost unibertsitate irakaslek egindako azterketen arabera.
Azken urteotako inbertsio publiko txikiena egingo dute Hego Euskal Herriko administrazioek euskarazko hedabideetan, Hekimen elkarteak jakinarazi duenez.
Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteak proposamen zehatza egin die Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten talde politikoei: datorren urteko aurrekontuetan milioi bat gehiago bideratu dezatela euskarazko hedabideentzat.
Eneko Bidegain Mondragon Unibertsitateko irakasleak uste du diru gehiago behar dutela euskal hedabideek eta diru hori hizkuntza politikakoa ez den beste aurrekontu poltsetatik etorri beharko litzatekeela.
Ardanza I aroan audientzia esaten zitzaion. Horretan ez ginen txapeldun euskarazko hedabideok aspaldi urrun hartan eta gaur ere ez.
Hasteko eta behin, eskerrik asko Legebiltzarrari, Hekimen euskal hedabideen elkarteari foro honetan parte hartzeko aukera emateagatik, eta bereziki EH Bilduko taldeari, horretarako gonbitea egiteagatik.