Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Ikusi Lapurdiko herriak

Senpere
Baiona
Urruña
Hendaia
Ezpeleta
Uztaritze
Hazparne
Miarritze
Publizitatea
Banner
Gomendatu

Lapurdi

Lapurdi Ipar Euskal Herriko lurralderik populatuena da, eta Nafarroa Behereak eta Zuberoak ez bezala, goranzko bilakaera izan du biztanle kopuruak lurralde honetan. Oso orografia homogenoa du: 500 metrorainoko muinoak daude herrialdearen erdialdean eta itsasertz dotorea dauka, 30 eta 80 metro bitarteko itsas labarrez josia.  

Lapurdiko ibaiek Kantauri itsasoan isurtzen dute ura. Ibai laburrak eta ur emari handikoak dira. Lapurditik igarotzen diren ibai nagusiak Aturri, Errobi, Bidasoa eta Urdazuri dira. Aturrik Lapurdiko erreka gehienen ura jasotzen du, eta Euskal Herriaren eta Gaskoniaren arteko muga da.

Pirinioak, Aturri ibaia eta Kantauri Itsasoa (Bizkaiko Golkoa) dira bere muga naturalak. Iparraldean Landekin du muga, ekialdean Nafarroa Beherearekin eta Hegoaldean Gipuzkoa eta Nafarroarekin.

Kostaldearen jarduera nagusia turismoarekin lotua da, bereziki Miarritzen, Donibane Lohizunen eta Hendaian. Barnealdean oraindik muino berdeak eta herri txikiak dira nagusi, Sara eta Ainhoa herri politenen zerrendan sartzekoak direlarik. Bertan nekazal turismo eta naturari lotutakoa ere garrantzia hartuz doa.

Lapurdin hitz egiten den euskalkia lapurtera da, nahiz eta ez Lapurdi osoan hitz egin; izan ere ekialdeko hainbat herritan behenafarrera hitz egiten da. Lapurdiko mendebaldean eta Nafarroako Urdazubi eta Zugarramurdin da nagusi lapurtera. Ipar Euskal Herriko herrialderik erdaldunena da; orain dela mende bat % 50 mintzatzen zen euskaraz, 1970. urtean, berriz, % 24. Industrializazioa eta etorkinak izan dira euskararen beherakadaren eragile nagusiak, itsasaldean batez ere. Hala ere, ikastolen eta irrati-telebistaren eraginez egoera zertxobait aldatu dela dirudi.

Euskarazko idazle klasikoen artean Joannes Leizarraga eta "Axular" izen handikoak lapurtarrak izan ziren. Garaikideen artean, Itxaro Borda, Ur Apalategi eta Eneko Bidegain bertakoak ditugu. Frantsesezko egileen artean, Pierre Loti eta Marie Darrieussecq aipatzekoak dira.

Iturria: Euskarazko Wikipedia.

Jarri punteroa hizki baten gainean herria hautatzeko

ARGAZKIEN EGILETZAK:

Orri honetan ikusten dituzun argazki guztiak Creative Commons lizentziapean daude. Argazki bakoitzaren beheko eskuin erpinean dagoen CC ikurraren gainean punteroa jarriz gero, jatorrizko argazkiari buruzko informazioa topatuko duzu. Informazio hori ageri dela, klik eginez gero, jatorrizkora joateko aukera daukazu.

Euskal Herrian ihesi logoa

2012 Euskal Herrian IHESI - Komunikazio Biziagoa S.L. Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Nor gara | Kontaktua | Mapa | Lege oharra |

RSS Proposamenak sindikatu RSS bidez

Creative commons
Argia.com
iametza interaktiboak garatuta