Urola ibaiaren arroaren goiko aldean kokatua, Argixao, Beloki, Irumugarrieta, Izazpi eta Oleta mendiek inguratzen dute. Antioko ermita nabarmentzekoa da. Euskal erromanikoaren erakusgarri, Zumarragako lehen parrokia izan zen 1576an Andre Maria eliza eraiki zen arte, eta inguru honetako eraikinik zaharrenetakoa da. Uztailaren 2an Santa Isabel eguneko erromeria egiten da bertan, eta Irrintzi taldeko kideek Ezpata-dantza eskaintzen dute ermita barruan eta kanpoaldean.
Abenduaren 13an, bestalde, Santa Lutziko feria egiten da Zumarragan eta Urretxun.