Gipuzkoako iparraldean, Urola Kosta eskualdean, dagoen udalerria da. Mugakide ditu Deba, Zumaia, Aizarnazabal, Aia, Azpeitia eta Errezil. Onasun historikoen artean daude XV-XVI. mendeetan eraikitako gotiko estiloko Lili Jauregia, Euskal Herriko Bainuetxe zaharrena (1804koa), Arotzena hotela eta XVI. mendean eraikitako Zubi zaharra.
Historiaurreko ondare izugarria dago udalerrian. 2008an Ekainberri zentroa ireki zuten, bertan labar-pinturen kopiak daude eta kobazuloaren egitura bera duen zentroa da. Gainera, Aizarna auzoan, garrantzia handiko aztarnategi arkeologikoak daude Erraila eta Amalda kobatan.