Zerain Gipuzkoako hegoaldean eta Goierriko eskualdean dagoen udalerri euskalduna da. Landa-turismoan aitzindaria izan da.
Aizkorri-Aratz natura parkearen barnean dago Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Oñati, Legazpi eta Zegamarekin batera.
Abuztuaren 15ean da Zeraingo elizako zaindari den Jasokundeko Andra Mariren eguna. Festak aurreko egunean hasten dira eta hiru-lau egunez irauten dute. Abuztuaren 16an, San Roke egunarekin amaitzen dira.