Zeberio Bizkaiko hegoaldean dagoen udalerri euskalduna da, Nerbioi ibarra eta Arratia artean kokatuta dagoena, bi mendilerroren artean kokatutako harana da, 47,87km²-ko zabalera daukana.
Ekialdetik mendebaldera, Zeberio ibaiak zeharkatzen du, Nerbioi ibaian amaitu arte.
Haren herri mugakideak hauek dira: iparraldean Ugao-Miraballes, Arrigorriaga, Zaratamo, Galdakao, Bedia eta Igorre; hegoaldean Orozko; ekialdean Arantzazu eta Arteaga; eta mendebaldean Ugao-Miraballes eta Arrankudiaga.