Urkabustaizko Udala zenbait herrik osatua dago: Abezia, Abornikano, Beluntza, Goiuri, Inoso, Izarra, Larrazketa, Oiardo, Ondona, Untzaga, Uzkiano...
Urkabustaiz Arabako ipar-ekialdean kokatzen da, Gorbeialdea osatzen duten herriekin batera, Zuiako Kuadrilaren baitan.
Urkabustaizen 1200-1300 pertsona inguru bizi dira eta jende eta zerbitzu gehien elkartzen dituen herrigunea Izarra da.