Aldudeko ibarrean kokatua, Baigorri-Ortzaize eskualdean. Herri menditsua da; mendirik altuena Adi (1.450 m) da. 'Xalbador Eguna' ospatzen da bertan urtero, herrikoa zen bertsolariaren omenez.
Eraikin nabarmen batzuk: Inharabia, Jabola, Tanburin borda eta Xaliesenea baserriak (XVIII. mendekoak dira); Xalbadorenea baserria; eta Ama Birjinaren Jasokundearen eliza (1841. urtekoa).