Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Bizkaia

Urduña

Bizkaiko udalerria da, Nerbioi ibarrean dagoena. Urduña geografikoki Araban kokaturiko Bizkaiko exklabea da, Burgosekin muga egiten duena. Horrela, Arabako Aiaraldea eskualdeko herritzat ere har daiteke, arrazoi geografikoak direla medio. Urduña da hiri titulua duen Bizkaiko biztanlegune bakarra.
Gorobel mendilerroaren azpian dago udalerria, Txarlazo mendia gainean daukala. Halaber, Urduñako mendatea urteetan izan da Euskal Herritik Gaztelara joateko bide nagusia. Bertan, balio handiko paisaia naturalak aurki daitezke. Urduñak duen aberastasun nagusia bailarako natur baliabideak dira. Euria edo elurra egiten duenean, Nerbioi ibaiko begiratokitik Iberiar Penintsulako ur-jauzi ederrenak ikus daitezke.
Santiago mendia (Nerbioi ibaiaren behatokia) 20 minutura dago autoz. Euskadi berdeenean dauden beste bi gune interesgarri ere, Gorbeia eta Valderejo natur parkeak ere, 30 eta 40 kilometrora, hurrenez hurren.
Urduña 1229. urtean sortu zen hiribildu bezala, Bizkaiko jaurerriaren seigarren Jauna zen Lope Diaz de Harok hiri-gutuna eman zionean.
 
 

ihesi-ko erabiltzailea zara?

Pasahitza ahaztu zait

Proposatu gainontzeko erabiltzaileei zerbait.