Lapurdin dago kokatuta udalerria, Uztaritzeko Kantonamenduan, Lapurdi Erdialdea izeneko eskualdean hain justu. Udalerri honen mugakideak dira Ahetze, Arrangoitze, Donibane Lohizune, Azkaine, Sara, Urdazubi, Zugarramurdi, Uztaritze, Zuraide eta Ainhoa. Hiru ibaik gurutzatzen dute udalerria: Urdazubik, Basarunek eta Uhabiak.
Gainera, bertan dago, herrigunetik ekialdera joanda, bost kilometro ingurura, 12 hekatarea inguru dituen Senpereko aintzira. Oso ezaguna da Ipar Euskal Herriko ikastolen Herri Urrats jaialdia bertan ospatzen delako urtero.
Horretaz gain, Senpereko festak ekainaren 29an ospatzen dituzte.