Sestao, Trapagaran, Santurtzi eta Urtuella dira hiri industrial honen mugakideak. “Bizkaiko Zubia” deritzonak Portugalete Getxorekin lotzen du. 1893ko burdinazko zubi esekia UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Euskal Herriko zortzigarren herri populatuena da, eta dentsitateari dagokionez handiena duena. Beste zenbait guneren artean bisitagarriak dira Areilza doktorearen parkea, Alde Zaharra, El Saltillo Jauregia, Industria museoa, eta Marometroa.
San Antonio Jaiak (ekaina), Giazko Andra Mari (uztailak 1), San Kristobal Jaiak (uztailak 10), Santiago Eguna (uztailak 25), Roke Deuna (abuztuak, 14tik 17ra), San Nikolas (Irailak 12), Gurutzea (irailak 18tik 20ra) eta Azeta (urria) opastzen dituzte besteak beste.