Plentzia-Mungia eskualdean kokatuta dagoen Bizkaiko udalerri hau XIII. mendean sortu zuen Diego Lopez Harokoak, Bizkaiko jaunak, Gaztelako merkantzien garraioan giltzarri izango zen puntu bihurtzeko asmoz. Gorliz, Lemoiz, Gatika , Urduliz eta Barika ditu mugakide herriak.
Plentzia erdigunetik urrundu ahala altuagoak diren zenbait munoz dago inguratuta; garaienak Zabala-Ondo eta Kukutxa dira.
Erromatarren garaiko aztarnak aurkitu dira herrian, horiek azaltzen dute garai horretan bertan jendea bizi izan zela. Jatorrizko eliza XV. mende amaierakoa da, eta elementu gotiko-errenazentistak ditu.
2009ko maiatzaren 26an, Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zuen Plentziako hirigune historikoa, Sailkatutako Kultura Ondasuna.