Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Nafarroa

Pitillas

Nafarroako udalerria da. Erriberriko merindadeko herri honek 556 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 50 kilometrora dago.

Pitillasek Uxue eta Beirerekin egiten du muga iparraldean, Uxuerekin ekialdean, Erriberrirekin mendebaldean, eta Santakara eta Murillo el Cuenderekin hegoaldean.

Pitillasko jaiak San Erramun Jaiogabearen omenez ospatzen dira, abuztuaren 26tik 31ra. Ospakizunak ardoaren inguruan daude antolaturik. Horrez gain, maiatzeko hirugarren igandean, Uraren jaia ospatzen da; eta ekainaren 29an, San Petriren omenezko jaia.

Uxuerako erromeria San Marko egunaren hurrengo igandean izaten da, apirilaren 25aren inguruan. San Domingoren omenezko erromeria maiatzeko bigarren larunbatean izaten da.

 
 

ihesi-ko erabiltzailea zara?

Pasahitza ahaztu zait

Proposatu gainontzeko erabiltzaileei zerbait.