Bizkaia
Muxika
Muxika Bizkaiko barnealdean dagoen udalerria da, probintziako erdialdean eta Busturialdeko eskualdean kokatuta dagoena.
Udalerriaren mendebaldean Bizkargi (565 m) mendi mugalaria dago, Espainiako Gerra Zibilean bataila garrantzitsuen lekukoa izan zena.
Oka ibaiak zeharkatzen du Muxika.
1966an Muxikak Gorozika eta Ibarruri anexionatu zituen, udalerriaren hegoaldean.
Herritarren %90 baino gehiago euskaldunak dira, eta herria UEMA mankomunitatearen kidea da.
Muxikako hizkera mendebaleko euskararen aldaera bat da.
Kepa Enbeita "Urretxindorra" (1878-1942) bertsolaria bertakoa zen. Berak hasi zuen bertsoen inguruan ondorengoek mantenduko zuten familia tradizioa: Balendin Enbeita, Oihane Enbeita... Herrikidea dute Jon Lopategi bertsolaria.