Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Bizkaia

Markina-Xemein

Bizkaian dagoen udalerria da, Lea-Artibai eskualdekoa, bertan bat egiten dute Artibai eta Urko ibaiek. Amoroto, Berriatua, Aulesti, Ziortza-Bolibar, Etxebarria, Eibar, Mallabia eta Berriz ditu mugakide. Ingurune menditsuan dago kokatuta eta Gipuzkoarekin muga egiten du.


Eraikin nagusien artean daude XI. mendean eraikitako Xemeingo Andra Mariaren Zeruratzea eliza, 1851. urtean eraikitako Xemeingo hilerria, barroko estiloko Mesedeetako lekaimeen konbentua, Patrokua eta Solartekua jauregiak, eta Antxia eta Ugarte dorreak.


Herriko jaiegun nagusiak Andre Mariaren omenez ospatzen dira uztaialren 16ean. Horretaz gainera, irailaren 29an Mikel goiaingeruaren jaia ere ospatzen dute, eta auzoetan beste zenbait festa ere ospatzen dituzte.

 
 

ihesi-ko erabiltzailea zara?

Pasahitza ahaztu zait

Proposatu gainontzeko erabiltzaileei zerbait.