Bizkaiko kostaldean, Lea-Artibai eskualdean, dagoen udalerria da. Honek mugakide ditu Ispaster, Mendexa eta Amoroto. Bizkaiko arrantza portu eta gune turistikorik garrantzitsuenetakoa da. Horren ondorioz, udalerriko sektore indartsua da turismoa.
Mendiz inguratuta dago udalerria, Otoio eta Lumentza dira alboan dituen mendiak, eta Lea ibaiak zeharkatzen du herria. Ibai hau Mendexa eta Lekeitio udalerrien artean itsasoratzen da. Herriko ondasun nagusien artean daude Abaroa Jauregia, Lekeitioko talaia eta Jasokundeko Andre Mariaren basilika.