Gipuzkoa
Leintz-Gatzaga
Leintz Gatzaga Gipuzkoako hego-mendebaldean dagoen udalerri txikia da, Arabako mugan, Debagoiena eskualdean biztanle gutxien daukan udalerria dena.
14.7 km²-ko azalera du lur hauen %80 baino gehiago publikoa delarik. 2008an 263 biztanle zituen. Bi auzune nagusi ditu Goiherri eta Olaun izenekoak.
Leintz Gatzaga izenak herriaren inguruan dauden gatzaga garrantzitsu batzuetan du jatorria. Gatzaga horiek izan ziren herriaren sorreraren arrazoi. Gaur egun ez dira komertzialki esplotatzen eta museo baten egoitza osatzen dute.
Izenaren beste zatiak, Leintz, herria kokatuta dagoen haranean du jatorria. Haranaren izenaren jatorria ez dago argi, ordea. Filologo batzuek diotenez latinetiko jatorria izan lezake.