Arabako ipar-mendebaldean kokatua, Aiaraldea eskualdean, Nerbioi ibarrean. Industriagune garrantzitsua da, eta Arabako bigarren herririk populatuena da, Gasteizen ondoren. Bertako eraikin aipagarrienetako batzuk dira: Ugarte dorretxea, XV. mendekoa, antzinean Laudion zeuden hamar dorreen artean zutik dirauen bakarra; Ermuko Andre Mariaren santutegi gotikoa; Katuxa jauregi barrokoa; Santa Luziaren baseliza, XV. mendekoa; eta Etxebarri baserria, XVII. mendekoa. Azken hau EAEko Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartu zuten, kultura ondasun gisa, monumentu izendapenaz.