Gipuzkoa ipar-ekialdean dago kokatuta, Txingudiko ezkerraldean, bertan itsaoratzen da Bidasoa ibaia. Hendaia eta Irunekin batera Txingudiko metropoli-eremua osatzen du. Arrantzale herri dotorea da Hondarribia.
Ondasun nabarmenen artean daude, besteak beste: 1474 eta 1549 urteen artean eraikitako Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Mariaren eliza, herrihunetik kanpo dagoen Guadalupeko baseliza (XVIII. mendean sortua), Karlos V.aren gaztelua edo Hondarribiko gaztelua deritzona, eta Zuloaga jauregia.
Gipuzkoako herri honetan ondorengo egunetan ospakizunak egiten dituzte: Inauteriak; apiliaren 25ean, San Markon, Opilaren eguna; ekainaren 29an, San Petrin, arrantzaleen eguna; uztailaren 25ean kutxa entrega; eta irailaren 8an Guadalupeko festak.