Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Bizkaia

Getxo

Bizkaiko kostaldeko udalerri honeta dago Bizkaiko Zubia izena duen 1893ko burdinazko zubi esekia, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua, Areeta Portugaleterekin lotzen duena. Herria ingurune malkartsuan dago eta Sopela, Berango, Erandio eta Leioa ditu mugakide. Areeta, Ereaga, Arrigunaga, eta Azkorri hondartzak bertan daude.


Galea muturraren inguruan historiaurreko aztarnak aurkitu dira. Hasieran herriko sorgunea Santa Maria monasterioaren ondoan bildu zen. Eliza horretan oraindik XII-XIII. mendeko aztarnak ikus daitezke, berikuntzak egin dizkioten arren.


Arkitekturari dagokionez, Bilbo babesteko XVIII. mendean eraikitako Galeako gotorlekua, zenbait jauregi eta etxe garrantzitsu daude bertan.

 
 

ihesi-ko erabiltzailea zara?

Pasahitza ahaztu zait

Proposatu gainontzeko erabiltzaileei zerbait.